Inurria, txingurria edo üinürrüa 1 mm-tik 5 cm-rainoko formizidoen familiako intsektua da.
Nolakoak dira itxuraz?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inurriak ikusmen ona du, 7 begi ditu, guztiak trapezio formakoak. Toraxean sei hanka motz eta estu ditu, eta sabelean, berriz, ile txikiak, hanketara eta toraxeraino hedatzen direnak. Arnasten duten gasa exoeskeletotik sartzen da.
Ezin dute kolore gorria bereizi, hortik haien jarrera. Ezaugarri hori inurriak aztertzeko erabiltzen da, izan ere, argi gorriaz, pertsonak tartean egongo ez balira bezala jokatzen dute.
Non bizi dira?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inurriak nonahi daude. Batez ere inurritegietan bizi dira eta forma askotakoak dira bizileku horiek. Besteak beste, ezagunenak lurrean zulatutakoak dira, baina batzuk zuhaitzetan eginak dira, harrien azpian, lur gainean... Azken horiek dorre itxura dute eta batzuetan metro eta erdi baino altuagoak dira.
Inurritegiak gelaz osaturik daude. Gela horiei kamara deritze eta ganberak korridore antzeko batez loturik daude, korridoreak galeriak dira. Urtaroaren arabera, ganbera bakoitzean eginkizun desberdinak egiten dira.
Nola bizi dira?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Intsektu gizartekoiak dira, kolonietan bizi dira eta taldean erregina bat edo gehiago egon daiteke. Koloniak inurri langile ugarik osatzen dituzte. Erregina, normalean, zulo bukaeran egoten da, salbu. Kolonia bateko erregina bere torax handiagatik bereiz daiteke, baita bi hego txikiengatik eta abdomen handiagatik ere.
Zer nolako taldeetan banatzen dira? Ze funtzio dituzte?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inurri talde bakoitzak zeregin desberdinak ditu:
- Alde batetik, erregina dago. Haren funtzio nagusia etengabe arrautzak errutea da (ugal daitekeen eme bakarra da), berea da inurri berriak ekoizteko ardura guztia.
- Bestalde, langileak: eme horiek ezin dute arrautzarik errun. Hainbat lan egiten dituzte: inurritegia garbitu, larbak elikatu…
- Azkenik, soldaduak. Inurritegia babesten dute, bai etsaiengandik, baita inguruko inurriengandik ere.
Bizi zikloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inurrien bizi zikloak lau etapa nagusi ditu: Arrautzaren etapa, larben etapa, pupa etapa eta helduaroa.
- Arrautzaren etapa: Inurrien bizi-zikloa arrautza txiki, zuri eta distiratsu baten barruan hasten da. Ongarritu gabeko arrautzek inurri arrak sortzen dituzte, eta arrautza ongarrituek, berriz, emeak.
- Larben etapa: Inurrien bizi-zikloaren hurrengo etapa zazpi eta hamalau egun bitartean hasten da arrautzak larba bihurtzen direnean. Izaki zeharrargiak ere badira, zizareen antzekoak, begirik eta hankarik gabeak.
- Pupa etapa: Garapen-etapa jakin batera iritsi ondoren, larba pupa bihurtzen da eta zeta (seda) dirudien materialaz biltzen da. Gauza hauek guztiak hilabete baten ondoren gertatzen dira.
- Helduaroa: 6 eta 10 aste artean har ditzake erreginak arrautzak erruten dituen unetik inurria erabat hazten den arte. Pupek inurri gazte oso zurbil, ahul eta hauskorrak sortzen dituzte.
Nola ugaltzen dira?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erregina da arrautzak errun ditzakeen bakarra eta arrautza horiek larbak eta pupak izaten dira helduak izan aurretik. Inurriak larbak direnean ez dira ezertarako gauza, ez baitute besorik ez hankarik mugitzeko.
Nola elikatzen dira?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Landare-zorri deritzen zomorrotxo batzuen isurkiak jaten dituzte. Zorriek landareei zulotxoa egiten diete eta haien izerdiaz elikatzen dira. Horren ondoren, landare-zorriek azukre ugari duen gorozkia botatzen dute, inurriek bilatzen dutena, hain zuzen ere. Inurriek landare-zorrien atzeko antenak kitzikatzen dituzte eta honela likido gozoa ateratzen dute. Inurriek karbohidratoak eta proteinak behar dituzte, batez ere, erreginak arrautzak errun ahal ditzan.
Zenbat espezie daude?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inurriek beren gorputzen mugimenduez elkarri jakinarazten diote jatekoa non dagoen, alarma elkarri jotzen diote… Narrastiek, anfibioek eta beste intsektu batzuek langileak jan ditzakete.
14.000 espezie inguru daude mundu osoan. Europan ezagunenak inurri gorria eta inurri beltza dira. Hala ere, badira beste espezie batzuk: esaterako, basamortuko inurria (60° C-ko tenperatura ere jasan dezakeena).
Atta sexdens inurria Amazoniako nekazarien etsai amorratua da, uztak txikitzen dituelako. Bere burua nekazarien trikimailuetatik babesteko mekanismo harrigarriak ditu eta basoetako landareak ditu gustuko.
Jasangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Natura eta zehazki, inurriak, gizarte iraunkorraren adibide dira, eta iraunkortasunaren arloan zer egin behar dugun erakusten digute. Baliabideak kudeatzeko eta erabiltzeko sistema bat garatuz bilakaera iraunkorrean beste urrats bat ematea lortu dute inurriak.
Inurriak gai izan dira ingurumenean eragin positiboa sortzeko. Inurrien jarduerak ustiatzen dituzten landareak garatzen laguntzen duten mantenugaiak sortzen ditu. Inurriek fungizida naturalak sortzen dituzte, landareak onddo-izurrietatik babesten dituztenak.
Inurriek antolaketa- eta biziraupen-sistema konplexua osatzen dute, beren baliabideak babesten dituena eta gizarte iraunkor gisa jokatzen duena. Eboluzio-maila horri esker, inurriek baliabideak ustiatzeko zikloak saihesten dituzte eta kolonietako biztanleria murrizten dute.
Sailkapen taxonomikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreinua | Animalia |
Filum | Arthropoda |
Klasea | Intsektua |
Ordena | Hymenoptera |
Familia | Formicidae |
Generoa | Espeziearen arabera aldatzen da |
Bitxikeriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Inurriak 4 eta 12 urte bitartean bizi daitezke.
- Inurriek beren pisua 50 aldiz altxatzeko gai direla uste da.
- Inurriak bi aste ere bizi daitezke ur azpian.
- Bere gorputzaren proportzioan burmuinik handiena duen animalia da
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hormiga. (2017, 9 noviembre). National Geographic. https://www.nationalgeographic.es/animales/hormiga
- Instituto de Investigación de Recursos Biológicos Alexander von Humboldt (Colombia), & Fernández, F. (2003). Introducción a las hormigas de la región Neotropical (Vol. 26, pp. 307-330). Bogotá: Instituto de investigación de recursos biológicos Alexander von Humboldt.
- Las hormigas nos enseñan a evolucionar hacia una sociedad sostenible. (2018, 28 octubre). RecursosEmpresas. https://empresa.unlugarmejor.com/noticia/las-hormigas-nos-ensenan-evolucionar-hacia-una-sociedad-sostenible/
- Gillespie, K. (2017). Las hormigas. Weigl Publishers.