Wikipedia, Entziklopedia askea

Ipurtargi

Ipurtargiak gauez

Ipurtargia edo lanpiridoa kakalardoen familiako intsektu bat da. Ingurune bero eta epeletan aurki dezakegu, oso ohikoa da udako gauetan ikustea. Gauez duten argiarengatik dira ezagunak, baina jende gutxik daki kakalardoen familiakoak direla benetan. Ipurtargi gehienek hegoak dituzte, baina ez denek; hori da beste izaki luminiszenteengandik bereizten dituen ezaugarria.

Non bizi dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipurtargiak inguru beroetan bizi dira, herrialde epelagoetan, eta gauez ateratzen dira udan. Intsektu hauei ingurune hezeak gustatzen zaizkie; horregatik Asia eta Amerikako lurralde hezeetan aurki daitezke. Inguru lehorragoetan aurkitzen badira, lakuen ondoan izaten da normalean.

Zein da haien familia?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gutxi gorabehera 2.000 ipurtargi espezie existitzen dira
  • Erreinua: Animalia
  • Filuma: Arthropoda
  • Klasea: Insecta
  • Ordena: Coleoptera
  • Subordena: Polyphaga
  • Infraordena: Elateriformia
  • Goifamilia: Elateroidea
  • Familia: Lampyridae
   Ba al dakizu   
Esan beharrekoa da mantisen moduan, kopulatu eta gero emeak arra hil dezakeela eta gero jan; ez askotan, baina espezie batzuetan gertatzen da. Gainera, espezie batzuek, beste animalia baten mehatxua jasotzen badute, defendatzeko substantzia kaltegarria botatzen dute, batzuetan hain toxikoa da, non sugandila eta txori mota batzuk hil ditzakeen.

Nola ugaltzen dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipurtargien arteko ugalketa gau-limurketarekin hasten da; hau da, espezie bereko arren eta emeen "elkarrizketarekin". Oro har, arrek, bikotea bilatzeko, hegaldi berezia egiten dute eta beren espezieari dagokion argi sekuentzia igortzen dute. Espezie bereko emeek, era berean, dirdira berezi batekin erantzuten dute eta honela bikoteka elkartzen dira. Hortik egun batzuetara emeek arrautzak errungo dituzte.

Nolakoa da haien bizitza?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipurtargi-larba

Emeek 50-150 arrautza uzten dituzte lurrean; 3-4 aste pasatu ondoren, larbak jaiotzen dira eta helduak bihurtu arte garatzen dira. Larbak lur azpian topatzen dituzten zizareez elikatzen dira. Beste larba batzuk zuhaitzen azalean geratzen dira.

Ipurtargiaren larbek ez dute hegan egiten, baina argia emateko ahalmena dute; horregatik argizko zizare deitzen zaie. Hauek hilabete askotan elikatu eta gero pupa bihurtzen dira metamorfosia egiteko; hau da, larbak ipurtargi heldu bihurtzen dira. Fase hau batzuetan taldeka egiten dute; emeak horrela arrak ondoan edukitzeaz ziurtatzen dira. Zazpi eta hogei egun artean pasatu eta gero imago bihurtzen dira.

Imagoa

Nolakoak dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipurtargia

Ipurtargiek bi antenaz, elitroaz (barneko hegoak, intsektua babesteko gogortuak) eta protoraxaz (intsektuaren gorputzaren goialdea, kasu honetan burua estaltzen duena) osaturik daude. Espezie gehienetan, arrak erabat garatzera iristen dira; emeek, aldiz, larba-itxura mantentzen dute eta ez dute kakalardo forma hartzen. Fenomeno honi sexu dimorfismoa deritzo eta kasu honetan oso nabaria da.

Nola egiten dute argia?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipurtargiaren argia

Ipurtargiek sabelaldean argidun organoak dituzte, oxigenoa hartzerakoan zeluletan daukan luziferina sustantziarekin erreakzio bat gertatu eta argia sortzen da.

Espezie bakoitzaren argia desberdina da; horri esker, errazago gertatzen zaie bikotekidea aurkitzea. Argia normalean intermitentea da, baina zientifikoek ez dakite nola lortzen duten argi fluxua erregulatzea.

Argi hau defentsa-mekanismo bat ere izan liteke, argi hau igortzerakoan beraien harrapatzaileei ez zaielako janari jangarria iruditzen.

Gehiago jakiteko..[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Gaztelaniaz) National geographic[1]
  • (Gaztelaniaz) Naukas[2]
  • (Gaztelaniaz) El rincón de la ciencia y la tecnología[3]
  • (Gaztelaniaz) Luciérnaga Escarabajo blogspot[4]
  1. (Gaztelaniaz) @NatGeoES. (2017-11-09). «Luciérnaga (Bicho de luz)» Luciérnaga (Bicho de luz) | National Geographic (Noiz kontsultatua: 2019-04-07).
  2. (Gaztelaniaz) Irreductible. (2018-09-26). «Los insectos que no pagan “la luz”: las luciérnagas» Naukas (Noiz kontsultatua: 2019-04-07).
  3. (Gaztelaniaz) «Luciérnaga (Bicho de luz)» El Rincón de la Ciencia y la Tecnología 2011-11-05 (Noiz kontsultatua: 2019-04-07).
  4. (Gaztelaniaz) Percebes. (2016-04-06). «Luciérnagas: TAXONOMÍA» Luciérnaga Escarabajo blogspot (Noiz kontsultatua: 2019-04-07).