Wikipedia, Entziklopedia askea

J. R. R. Tolkien

Eduki-taula

👶
Jaiotza
1892ko urtarrilaren 3a
Bloemfontein
💀
Heriotza
1973ko irailaren 2a
Bournemouth
🔨
Lanbidea
hizkuntzalari
📷
Argazkiak
ikusi

J. R. R. Tolkienek fantasiazko eta fikziozko liburu ezagun batzuk idatzi zituen, besteak beste Hobbita (ingelesez The Hobbit) eta Eraztunen Jauna (ingelesez The Lord of the Rings).

John Ronald Reuel Tolkien 1892ko urtarrilaren 3an jaio zen Hegoafrikan. Lau urte zituela familiarekin Britainia Handira joan zen bizitzera. Oxford Unibertsitatean lizentziatu zen 1915ean. Handik gutxira, Lehen Mundu Gerran britainiarren alde borrokatzera joan zen.

1925ean Oxforden irakasten hasi zen. Haren eskolak ingelesaren jatorriari buruz ziren. Mito, alegia eta kondaira zaharrak ikertu zituen. Garai hartan, fantasiazko istorioak idazten hasi zen, baita Elvish izeneko hizkuntza oso bat sortzen ere. Hizkuntza hori elves izeneko pertsonaiek hitz egiten zuten Tolkienen istorioetan.

1937an Hobbita argitaratu zuen. Hein batean haren lau seme-alabak entretenitzeko idatzi zuen. Liburuko pertsonaia nagusia hobbit izeneko oin iletsudun izaki baxu bat da. Istorioa Erdialdeko Lurraldea deituriko mundu fantastiko batean kokatzen da.

1954 eta 1955 urteetan argitaratutako Eraztunen Jauna ere Erdialdeko Lurraldean girotuta dago. Eleberri hau batzuetan hiru zatitan banatzen da: Eraztunaren Elkartea, Bi dorreak eta Erregearen itzulera.

1973ko irailaren 2an hil zen. Erdialdeko Lurraldean girotuta dagoen beste liburu bat hasita zuen Silmarillion izenekoa, baina ezin izan zuen bukatu. Tolkienen seme gazteenak, Cristopherrek, argitaratu zuen 1977an.