👶 Jaiotza 1942ko azaroaren 24a Forua |
💀 Heriotza 2020ko uztailaren 31 Usurbil |
🔨 Lanbidea kazetari |
📷 Argazkiak ikusi |
Joan Mari Torrealdai (1942-2020) euskal idazlea, euskaltzaina, kazetaria eta soziologoa izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]12 urterekin Arantzazuko seminarioan sartu zen.
Elkar Argitaletxearen sortzaileetako bat izan zen 1975ean.
Jakin aldizkariaren zuzendaria izan zen 1967-1969 eta 1977-2014 urteen artean.
Euskaldunon Egunkariaren lehendakaria ere izan zen.
2003an Euskaldunon Egunkaria itxi zuen Guardia Zibilak, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz. Torrealdai atxilotu eta torturatu egin zuten. Bere dokumentu asko eraman zituen poliziak, eta asko ez zizkioten itzuli. Azkenean, errugabea zela onartu zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak.
1975ean euskaltzain urgazle izendatu zuten, eta 2007an euskaltzain oso.
Ikertzailea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikertu zituen gaien artean, hauek zeuden: Euskaraz idatzitako testuen historia, euskal liburugintza, euskarazko komunikabideak, eta frankismoak ezarritako zentsura.
Euskaraz argitaratutako liburu guztien zerrenda egin zuen.