Wikipedia, Entziklopedia askea

Kalisto

Kalisto satelitearen irudia

Kalisto Jupiter planetaren inguruan biraka ari den satelite bat da. Jupiterren lau satelite handietako bat da, Io, Europa eta Ganimedes dira besteak.

Jupiterren bigarren satelite handiena da eta Eguzki-sistema guztiko hirugarrena. Aipaturiko lau sateliteen artetik Jupiterretik urrutien dagoena da. Arrokaz eta izotzez osaturik dago. Espaziotik datozen meteoritoek Kalistoren kontra jotzen dute eta haren azalean krater asko ikusten dira, gure Ilargian bezala.

Galileo Galilei zientzialari italiarrak aurkitu zuen 1610ko urtarrilaren 7an. Jupiterren lau satelite handienak aldi berean aurkitu zituen. Aurkikuntza honek Kopernikoren teoria frogatzeko balio izan zuen, hau da, Eguzki Sistemaren erdian Eguzkia kokatzen dela.