Wikipedia, Entziklopedia askea
Txikipedia:Karbonoaren ziklo» orritik birbideratua)

Karbonoaren zikloa

Karbonoaren zikloa

Karbonoaren zikloa karbonoak naturan jasaten duen aldaketen multzoa azaltzen duen zikloa da.

   Ba al dakizu   

Petrolioa berriztagarria ez den baliabide bat da, konposatu askok osatzen dute, gehienak hondakin organikoetatik sortuak dira. Arrokak apurtzen lortzen da.

Gasolinarako, plastikoetarako, bero ekoizpenerako erabiltzen da, besteak beste.

Zein da ziklo honen funtzionamendua?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Fotosintesiaren bidez: Landareek, fitoplanktonek eta beste izaki autotrofoek atmosferako karbono dioxidoa hartu eta eguzkiaren energia baliatuz, karbohidratoak (azukreak) bihurtu.
  2. Bizi prozesuen ostean (arnasketa, adibidez) karbono dioxidoa berriz itzultzen da atmosferara.
  3. Bestalde, karbonoz osatutako materia organikoa bizidun batetik bestera igarotzen da.
  4. Jarraituz, biziduna hiltzean materia organikoa lurzoruan deskonposatzen da, izaki deskonposatzaileei esker.
  5. Azken emaitza karbono dioxidoa eta metanoa dira.
  6. Bestalde, biomasa erretzean ere, adibidez, basoetako zuhaitzak, edo erregai fosilak erretzean, aipatutako karbono konposatuak aireratzen dira.

Karbonoaren zikloa prozesu zikliko bat denez edozein puntutan hasi daiteke.

   Ba al dakizu   
Ikatza jatorri organikoa duen mineral eta erregai fosil bat da. Energia termikoa sortzen du eta etxe batzuetan berotzeko erabiltzen dute.

Non aurkitu ahal dira ziklo honen elementuak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karbonoaren zikloaren elementuak leku guztietan aurkitzen dira:

  • Ikatza eta petrolioa lurrazalean.
  • Bikarbonatoa eta karbonato ioia itsasoan.
  • Materia organikoa izaki bizidunetan.

Zeintzuk dira prozesu nagusiak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikatza eta petrolioaren jatorria zein da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Non sortu zen harrikatza?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurrazalean zingiretako landareak metatzen direnean sortzen da. Lurperatutako eremuan milaka edo milioika urteetan sortu egiten diren presio eta tenperatura handien ondorioz sortu zen ikatza.

Non sortzen zen petrolioa?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsasoan sortu egin zen. Itsasoan bizi ziren izaki bizidunen deskonposaketaren ondorioz sortu zen. Urteak pasatzen direnean sedimentuak eta deskonposatutako materia organikoa elkartzen dira oxigeno gabeko eremuetan, presio eta tenperatura handien ondorioz.

Zergatik dira erregai fosilak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fosilak bezain zaharrak direlako, hau da milioika urteak behar izan dira hauek sortzeko. Erregai fosil hauek gure bizitzan zehar energia iturri bezala erabiltzen ditugu eta hauek erretzean milioika urteetan gordetako karbonoa askatzen da atmosferara, berotegi efektua areagotuz.