Edukira joan

Txikipedia:Ketchup

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ketchupa tomatea oinarri duen saltsa da. Ketchuparen osagai nagusiak, ozpina, azukrea, tomatea eta gatza dira. Oso erabilgarria da patata frijitu, hot dog, hanburgesa bezalako jakietan.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kechiap izeneko saltsa txinatarrea du jatorria. Gaur egungon ketchupa Henry J. Heniz estatubatuarrak sortu zuen, 1876ean, lehen aldiz, saltsari tomatea gehitu zionean. Saltsaren asmatzailea ez zen bera izan, baina berak izan zuen osagai tomate saltsa gehitzeko ideia. Ondoren merkaturatu egin zuen.

Kolorea eta zaporea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koloreari dagokionez, gorri bizi eta distiratsu bat du. Horrez gain, honen zaporea gozoaren eta azidoaren artekoa dela esan daiteke.

Osasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ketchupa ez da txarra, baina neurrian erabili behar da. Ezaugarri eta osagaiekin adi ibili behar dira, gastritisa edota sabeleko arazoak dituzten pertsonek. Ketchupa ez dago oso ondo ikusita osasunaren ikuspuntutik eta txartzat hartzen den arrazoi nagusia da produktu honek daramatzan azukre kantitateagatik. Etiketa kontsultatuta, ezin da jakin zenbat azukre daraman. Honen gehiegizko eta ohiko kontsumoak osasunari kalte egin diezaioke.

ketchup

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ketchupa gure herrialdean gehien kontsumitzen den bigarren saltsa da.
  • Espainian, ketchup pote bat kontsumitzen du pertsona batek urtean, 450 gramokoa.
  • Tomate saltsaren eta ketchuparen desberdintasunak: tomateak olioa darama eta azukre gutxiago, aldiz, ketchupak ez. Bestalde ketchupak ozpina du eta tomateak ez. Ketchupak tomatea baino gatza gehiago darama.
  • Ketchup marka gehienek gatza gehiago botatzen diote tomatea naturala baino.