Txikipedia:Kola (edaria)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kola (edaria) freskagarri bat da eta ohikoa izaten da gozoki koloreztatua eta kafeina izatea.

John Stith Pembertonek sortu zuen kola eta ohikoa zen farmazietan saltzea. Dena den, orain freskagarri famatua bihurtu da.

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

       Espainian:

  • Coca-cola
  • La Casera cola (Euskal Herria)
  • Alter Cola (Catalunya)
  • Gali Cola (Galiza)
  • Frixen Cola (Aragoi)

      Italian:

  • Ben Cola

      Errumanian:

  • American Cola
  • Adria Cola

      Frantzian:

  • Breizh Cola

Zaporea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Osagai nagusiak azukrea, olio zitrikoak, kanela, banilla eta gozagarri azidoa dira.

Kola-edari merkeenek banilla eta kanela besterik ez dute zaporearen oinarri. Kola-edariaren errezeta batzuk ongi gordetako sekretu industrialak dira eta Coca Cola da ezagunena.

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1886ko maiatzaren 8an, Atlantako Jacobs farmazian, John Stith Pemberton botikariak xarabe baten komertzializazioari ekin zion. Xarabe hori, gainera, digestio-arazoei aurre egiteko sortu zen.

Osasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Freskagarriaren azterketa batek erakutsi zuen kolazko edariek kalteak eragiten zituztela hortzetako esmaltean, izan ere, hortzetako txantxarra izateko arriskua handitzen dute. Prozesu horretan edari horien bi faktorek parte hartzen dute: sakarosaren edukiak eta pH baxuak.

Erreakzio Kimikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gasa dutenez, kola-edariak azidoak dira (karbono dioxidoa uretan disolbatzen denean sortzen da azido karbonikoa), eta bortizki erreakziona dezakete gatz kimikoekin, hala nola sodio bikarbonatoarekin. Kolazko edari askok azido fosforikoa edo azido zitrikoa ere izaten dute, azidotasuna izugarri handitzen duena.

Esaterako, Coca-Cola Light eta Mentosekin izandako erupzio-esperimentua nahiko ezaguna bihurtu zen, batez ere YouTuben bezalako plataformetan.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Bebida de cola. 2023-02-21 (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).