Freskagarri
Freskagarriak normalean karbonatoa eta azukrea erantsi zaien edari hotzak dira. Hala ere, ez dute zertan beti karbonatoa eta azukrea eraman beharrik. Alkohola duten edariak ere (garagardoa edo sagardoa esaterako) freskagarriak dira, alegia freskatu egiten dute, baina gehienetan ez dira kontuan hartzen freskagarriez hitz egitean. Gauza bera gertatzen da karbonato edota azukre erantsirik ez daukaten beste edari hotz batzuekin, esaterako zukuak edo irabiakiak.
Edari beroak (kafe beroa, txokolate beroa, te beroa) ez dira freskagarritzat hartzen.
Osagaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Ur karbonatatua: freskagarrien funtsezko osagaietako bat da.
- Gehigarriak
- Edulkoratzaileak: zapore gozoa ematen dute, eta bi motatan bereizten dira haien jatorriaren arabera:
- Naturalak: sakarosa, fruktosa, etab.
- Sintetikoak: ziklamatoa, azesulfamoa, aspartamoa, etab.
- Azidotzaileak: azidotasuna eskaintzen dute, esaterako azido zitrikoa, azido fosforikoa, etab.
- Azidotasunaren egonkortzaileak.
- Koloratzaileak.
- Aromatizatzaileak.
- Kontserbagarriak.
- Antioxidatzaileak.
- Lodigarriak.
- Edulkoratzaileak: zapore gozoa ematen dute, eta bi motatan bereizten dira haien jatorriaren arabera: