Wikipedia, Entziklopedia askea

Konstantino I.a Handia

Eduki-taula

👶
Jaiotza
272ko otsailaren 27a
Niš
💀
Heriotza
337ko maiatzaren 22a
Nikomedia
🔨
Lanbidea
politikari
📷
Argazkiak
ikusi
Konstantino enperadorea mosaiko batean.

Konstantino I.a Handia antzinako Erromako enperadore bat izan zen. Hark bizitako garaian Erromatar Inperioa gutxinaka amaitzen eta ekialdeko zatia Bizantziar Inperioa bilakatzen hasia zen. Bizantzio hiria, inperioaren ekialdean zegoena, hiriburu berria izendatu zuen eta bere izena jarri zion: Konstantinopla. Gaur egun Istanbul izenarekin ezagutzen dugu. Konstantino garrantzitsua da, batez ere, kristautasuna sendotzen lagundu zuelako.

Haren benetako erromatar izena Flavius Valerius Constantinus zen. K.o. 280. urtearen inguruan jaio zen. Haren aitak bezala, Konstantinok ibilbide garrantzitsua egin zuen ejertzitoan, eta horrekin batera, hezkuntza ona jaso zuen.

Garai hartan, Erromatar Inperioak lau enperadore zituen, agintari bakar batek botere gehiegi ez izateko. Konstantinoren aita zen horietako bat. Hil zenean, haren soldaduek erabaki zuten Konstantino izango zela enperadorea, eta, horrela, beste hiru enperadoreen gainetik nagusitu zen.

Borrokan hasi aurretik, Konstantinok, ustez, bere armarrietan zeinu jakin bat margotzeko agindu zien bere soldaduei. Zeinu hori Labaruaren sinboloa da, Jesukristo irudikatzen duena. Garaipenaren ondoren, Konstantinok garaipena Kristoren zeinuari zor zitzaiola uste izan zuela esaten da.

K.o. 312. urtean, Konstantinok erabaki zuen inperioan erlijio-askatasuna egongo zela. Horrek esan nahi zuen kristautasuna ez zela debekatuta egongo. Beraz, Konstantinok ez zuen kristautasuna inperioko erlijio bakar bihurtu, hori ez zen askoz geroago arte gertatu. Baina Konstantino bera bataiatua izan zen, hil baino lehentxeago, K.a. 337an. Berak sartu zuen erlijioaren aldaketa «Konstantiniar itzulia » deitzen da.

Haren ama Helena Helena ere kristau bihurtu zen. Esaten denez, zaharra zela, Jerusalemera erromes joan zen. Han, elezaharraren arabera, Jesusen hilobia eta haren gurutzea ere aurkitu zituen. Jerusalemgo Hilobi Santuaren eliza garai hartakoa da. katolikoek eta ortodoxoek Helena santutzat hartzen dute.