Txikipedia:Kristau herri

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kristau herria, kristandadea, kristauteria edo kristaudia kristauak nagusi diren lurraldea da: estatu kristauak, kristauen gehiengoa duten herrialdeak eta kristautasuna nagusi den herrialdeak.

Erromatar Inperioaren hasieran Sortaldetik Europara eta Afrikako iparraldera kristautasuna hedatu zenetik, kristautasuna bitan banatuta egon da, lehendik zegoen Ekialdeko Greziaren eta Mendebalde Latinoaren banaketari jarraipena emanda. Geroztik, kristau erlijioaren bertsio sortu dira, bakoitza bere sinesmen eta praktikekin, Erroma (Mendebaldeko kristautasuna, haren komunitatea mendebaldeko edo latindar kristau herria izanik) eta Konstantinopla (Ekialdeko kristautasuna, haren komunitatea Ekialdeko kristau herria izanik) hiriak ardatz hartuta. XI-XIII. mendeetatik aurrera, latindar kristautasunak Mendebaldeko munduan rol nagusia izatea lortu zuen.