Txikipedia:Lavinia Miloşovici

Wikipedia, Entziklopedia askea

Lavinia Miloşovici Lugoj-en jaio zen, 1976ko urriaren 21ean. Errumaniar gimnasta artistikoa da, 1992an txapeldun olinpiar bikoitza, eta bost aldiz munduko txapelduna 1991tik 1995era ekitaldi ezberdinetan.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laviniaren aurpegia
  • 1991ko Indianapoliseko Munduko Txapelketan urrea irabazi zuen gangako zaldian. Brontzezko bi domina ere lortzen ditu: balantzan eta taldekako lehian.
  • Bartzelonako Joko Olimpikoetan (Espainia),  1992k urrezko bi domina saltoan eta lurrean, zilarrezko bat taldekako lehiaketan, Unified Team-en atzetik (urrea),  Estatu Batuen aurretik (brontzea) eta brontze bat banakako orokorrean.
  • Parisko 1992ko Munduko Kopan, urrea irabazi zuen barra irregularretan.
  • 1993ko Birminghameko Munduko Txapelketan, balantze-habean urrea eta gangan zilarra irabazi zituen.
  • 1994ko Brisbaneko Munduko Kopan, zilarrezko bi domina banakako orokorrean eta solairuan-eta brontzezko domina irabazi zituen gangan. Handik gutxira Dortmundeko (Alemania) Munduko Kopan, non taldekako lehiaketa bakarrik ospatu zen, urrea irabazi zuen.
Lavinia Podioan
  • 1995eko Sabae Munduko Kopan, taldekako urrea irabazi zuen.
  • 1996ko San Juaneko Munduko Kopan brontzea irabazi zuen zoruko ariketan.
  • Eta handik gutxira Joko olinpikoak Atlantan (Estatu Batuak), eta bere kirol ibilbide arrakastatsuari amaiera emanez, brontzezko bi domina lortu zituen banakako orokorrean, eta brontzea berdindu zuen beste herrikide batekin, Simona Amanarrekin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://es.wikipedia.org/wiki/Lavinia_Milo%C5%9Fovici