Birmingham

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Birmingham

—  Hiria eta Metropolitar Barrutia  —
Birmingham hiriko irudia.
Birmingham hiriko irudia.
Birminghamgo bandera

Birminghamgo armarria

Izen ofiziala City of Birmingham
Estatua
Herrialdea
Eskualdea
Konderria
 Erresuma Batua
 Ingalaterra
Mendebaldeko Midlands
Mendebaldeko Midlands
Koordenatuak 52° 29′ 1″ N, 1° 54′ 23″ W / 52.48361°N,1.90639°W / 52.48361; -1.90639Koordenatuak: 52° 29′ 1″ N, 1° 54′ 23″ W / 52.48361°N,1.90639°W / 52.48361; -1.90639
Birmingham hemen kokatua: Ingalaterra
Birmingham
Birmingham
Eremua 267,77 km2
Biztanleria 1.092.330 bizt. (2013)
Dentsitatea 4.079,36 bizt./km²
http://www.birmingham.gov.uk

Birmingham (ingelesez ˈbɜːmɪŋəm ahoskatua eta tokiko dialektoan Brummagem, ˈbɜːmɪŋɡəm ahoskatua) Ingalaterrako Mendebaldeko Midlands konderriko hiria da. Britania Handi osoko eta Ingalaterrako bigarren hiritzat jotzen da. Industria Iraultzaren eskutik handitu zen hiria. Izan ere, garai batean "munduko tailerra" edo "mila azokaren hiria" zituen goitizena.

Hiriak berak 1.001.200 biztanle ditu, baina metropoli inguruak, tartean Solihull edo Wolverhampton gisako hiriek, 2.284.093 dauzka (2001eko erroldaren arabera).

Badago horko dialekto eta doinu bereizgarria.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVIII. mendean hasi ziren Birmingham inguruko arro aberatsetako ikatzarria erabiltzen. Garai horretan hiriak aurreramendu ekonomiko handia izan zuen. XIX. mendean bertako burdina amaitu egin zen, eta lehengaia Suediatik inportatzen hasi ziren. Hori zela eta, egiten zituzten gaiak garestiagoak ziren eta horren aurka borrokatzeko gai landuak ekoizten hasi ziren. Egungo ekonomia jarduera oso zabala da: metalurgia astuna eta fundizioak, armagintza, elektronika, burdinbide gaiak, automobiletako motorrak (Austin), gai kimikoak, plastikoak, kautxu sintetikoa, pneumatikoak, etab.[1]

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etnikoki eta kulturalki, Birmingham aniztasun handiko hiria da. 2001eko erroldaren garaian, %70.4 zuriak ziren (%3.2 irlandarrak barne), %19.5 Asiakoak , %6.1 beltzak, %3.5 txinatarrak eta gainerakoak beste etnia batekoak ziren.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Birmingham Elmdon, 99m, 1971–2000, muturrekoak 1901– (eguzki-orduak 1961–1990))
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 15.0 18.1 23.7 26.0 30.0 31.6 32.9 34.9 29.8 26.8 18.7 15.7 34.9
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 6.7 7.1 9.8 12.7 16.0 19.0 21.3 20.8 17.8 13.6 9.5 6.9 13.4
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -20.8 −13.7 −11.6 −6.6 -3.8 -0.8 1.2 2.2 -1.8 -6.8 −8.9 −18.5 −20.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.4 1.1 2.9 4.2 7.1 10.0 12.1 11.8 9.7 6.8 3.8 1.6 6.0
Pilatutako prezipitazioa (mm) 73.2 51.4 55.8 61.9 61.3 65.6 63.8 66.7 68.1 82.7 74.8 79.7 805
Eguzki orduak 49.7 60.0 101.5 129.2 178.0 186.2 181.0 166.8 134.3 97.2 64.2 46.9 1395
Iturria (1): Royal Dutch Meteorological Institute[2]
Iturria (2): National Oceanic and Atmospheric Administration[3]

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Heavy metal musikaren sehasketako bat da, Judas Priest edota Black Sabbath musika taldeak bertokoak baitira.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aston Villa FC eta Birmingham City FC hiriko futbol talde nagusiak dira.

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Birmingham ondorengo hiriekin senidetuta dago:[4]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Birmingham Aldatu lotura Wikidatan