Wikipedia, Entziklopedia askea

Maria Taglioni

👶
Jaiotza
1804ko apirilaren 23a
Stockholm
💀
Heriotza
1884ko apirilaren 23a
Marseilla
🔨
Lanbidea
ballet dantzari
📷
Argazkiak
ikusi


Maria Taglioni, 1804ko apirilaren 23an jaio zen (Stockholm), eta 1884ko apirilaren 22 hil zen (Marseilla). Italiar dantzaria izan zen. Estilo delikatu berri bat sortu zuen, jauzi flotatzaileez eta gorputz-jarrera orekatuak zituena ezaugarri, esaterako, arabesque delakoa.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maria Taglioni

Stocholm-on jaio zen 1804ko apirilaren 23an, baina Milango artisten familia famatu batetik zetorren; Filippo Taglioni eta Sophia Taglioni. 12 urte zituela hasi zen dantza ikasten, aitarekin, koreografo eta dantzaria baitzen. 1822. urtean hasi zen Vienako Operan dantzatzen, ondoren Italian eta Alemanian ere dantzatu zuen.

Taglioniren aitak sortutako Silfidea lana etreinatu zuen Parisko Operan 1832an. Bere estilo etereoa garai erromantikoaren sinbolo bihurtu zen. Halaber, dantzaria ospetsu bihurtu zen dantzaren historian lehen aldiz punten gainean dantza egin zuelako.

Parisen bizi izan zen urteetan bertako Operarekin lanean ibili zen, eta arrakasta handia lortu zuen. Berak erabiltzen zituen gona zuri arinak ballet klasikoko dantzari gehienek jantzi ohi duten tutu bihurtu ziren. 1843an aitarekin lan egin zuen Errusian bost urtez. 1848. urtean, dantza egiteari utzi zion. 1860. urtetik aurrera, dantza-irakasle izan zen Pariseko operan, eta 1870-1871. urteetako gerra ondoren Londresera joan zen. 1847ean, azken emanaldia egin zuen. Dantzariak erabakita zuen Marseillan geratzea, eta han hil zen 1884an, 80 urte bete baino egun bat lehenago.

Haren hilobia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maria Taglioni

Nahiz eta Montmartren hilobi bat dagoen haren izenarekin eta mundu osoko dantzariak hara joaten diren bera omentzera, 2007an argitu zen han beraren ama dagoela hobiratuta, Sophia Taglioni. Maria, benetan, Parisko Père Lachaise hilerrian dagoela hobiratuta, senar ohiaren izenaren azpian.