Edukira joan

Txikipedia:Marrazo zuri

Wikipedia, Entziklopedia askea


Marrazo zuria
Marrazo zuria

Marrazo zuria ur gazietako arraina da, Lamnidae familiako marrazoa. Familian honetan arrain bizkorrenetariko batzuk daude.

Steven Spielbergen Jaws filmaren ondorioz, animalia ezaguna egin zen marrazo zuria. Filmean gizaki-harrapatzaile krudeltzat jotzen badute ere, ez ditu askotan gizakiak erasotzen. IUCNek, ostera, bere Zerrenda Gorrian "ahula" kategorian sailkatu du.[1]

Bere ezaugarririk nagusiena bere tamaina da, izan ere, badaude 6 metroko eta 2.268  kilogramo  pisatzen duten marrazo zuriak.

Marrazo zuriaren irudi beldurgarri bat
Marrazo zuriaren irudi beldurgarri bat

Bere heldutasun sexuala 15 urtean lortzen dute, baina 30 urte ere bizi daitezke. Harrapari bat da, arrain pinipedoak eta itsas-hegaztiak  jaten dituena. Carcharodon bere generoa irauten duen espezie bakarra da.

Gorputza fusiformea du bereizgarri, bizkarraldea gris arbel-kolorekoa edo belzkara ageri duena eta sabelaldea zuriska. Bular-hegats itzelen barruko aldean -zuriska baita- bi orban ilun dauzka. Buru zabala du, mutur zorrotz samar batean amaitzen dena.[2]

50km/orduko abiadura har dezake eta marrazoek ez dute ondo ikusten baina usaimen bikaina dute. Uretan dagoen odol tanta bakoitza usaintzen dute oso urrutitik izanda ere.[3]

Marrazo zuri Isuridoen familiakoa da.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Marrazo zuri. 2023-11-06 (kontsulta data: 2024-03-13).
  2. Marrazo zuri. 2023-11-06 (kontsulta data: 2024-03-13).
  3. Txikipedia:Marrazo. 2023-09-04 (kontsulta data: 2024-03-13).
  4. Marrazo zuri. 2023-11-06 (kontsulta data: 2024-03-13).