Jaws
Jaws (euskaraz Barailak) 1975eko Steven Spielberg estatubatuar zinema zuzendariaren filma bat da. Filma honetako aktoreak honako hauek izan ziren: Roy Scheider, Robert Shaw, Richard Dreyfuss, Lorraine Gary eta Murray Hamilton. John Williams musikagileak gaur egun aski ospetsua eta filmaren ikur den soinu banda konposatu zuen.
Filmak mundu osoan berehalako arrakasta itzela izan zuen, blockbuster filma bilakatuz eta 470.653.000 estatubatuar dolar lortuz. Honako jarraipen hauek izan ditu: Jaws 2 (1978), Jaws 3-D (1983) eta Jaws: The Revenge (1987).
Hiru Oscar Sari irabazi zituen: Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria (John Williams), Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria (Verna Fields) eta Soinu onenaren Oscar Saria (Robert Hoyt, Roger Heman, Earl Madery eta John Carter). Film onenaren Oscar Sariaren izendapena ere jasu zuen, baina azkenean One Flew Over the Cuckoo's Nest (Norbaitek Kukuaren Abiaz Gain Hegan Egin Zuen) filmak irabazi zuen.
Filma Massachusetts konderriko Martha's Vineyard uhartean eta Menemsha udalerrian filmatu zen.
Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
AEB, Ingalaterra Berria. Kostaldeko turismogunea den herri batean marrazo batek ustekabeko erasoetan hainbat lagun hil edo zaurituko ditu. Guzti honek larrialdia eragin eta inguruko turismoan kalte ekonomiko larria ekar dezakenez, herriko alkalteak (Murray Hamilton) hondartzak turistei itxi edota jazotakoaren berri emateari uko egingo dio, guztia ezerezean geldituko den itxaropenaz. Baina jada hondartza udatiarrez lepo dagoenean, marrazoak berriz erasotu eta beste pertsona bat hilko du. Honek jendearengan izuikara itzela eragingo du, horrenbestez udalak marrazo hiltzaile hori topatu eta akatzeko ardura hiru gizon ausartei emango die: herriko udaltzain burua (Roy Scheider), biologo bat (Richard Dreyfuss) eta eskarmentu handiko marrazo arrantzale bat (Robert Shaw).
Menemsha arrantzale herria, filmaren portua bertan girotu zen.
Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Roy Scheider: Brody udaltzain burua
- Robert Shaw: Sam Quint, marrazo ehiztaria
- Richard Dreyfuss: Hooper, biologoa
- Lorraine Gary: Ellen Brody, Brodyren emaztea
- Murray Hamilton: Vaughn alkatea
- Carl Gottlieb: Meadows
- Jeffrey Kramer: Hendricks, zinegotzia
- Susan Backlinie: Chrissie Watkins
- Jonathan Filley: Cassidy
- Peter Benchley: erreportaria
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Jaws filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
|
|
- 1975eko filmak
- Steven Spielbergek zuzendutako filmak
- Carl Gottliebek idatzitako filmak
- Roy Scheiderrek antzeztutako filmak
- Robert Shawek antzeztutako filmak
- Richard Dreyfussek antzeztutako filmak
- Lorraine Garyk antzeztutako filmak
- Murray Hamiltonek antzeztutako filmak
- Carl Gottliebek antzeztutako filmak
- Steven Spielbergek antzeztutako filmak
- Craig Kingsburyk antzeztutako filmak
- Susan Backliniek antzeztutako filmak
- Richard D. Zanuckek ekoitzitako filmak
- David Brownek ekoitzitako filmak
- Universal Studiosek ekoitzitako filmak
- Jaws (frankizia)
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Muntatze onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Soinu onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- John Williamsen soinu bandadun filmak
- Marrazoei buruzko filmak
- Suspense filmak
- Beldurrezko filmak
- Liburuetan oinarritutako filmak
- Massachusettsen girotutako filmak
- Hondartzetan girotutako filmak