Usaimen
Usaimena gizakiek dituzten bost zentzumenetako bat da, sudurrak ahalbidetzen dutena. Honekin lotutako gaixotasunez neurologoak arduratzen dira. Bestela, usaimen eza anosmia da.
Gizakian[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sudurreko pituitariako nerbio muturrek jasotzen dute aireak eroaten dituen zatiki usaintsuen informazioa, eta, handik, usaimen-nerbioaren bidez, garunera igaroarazten dute. Frogatu ahal izan denez, funtsezko zazpi usain bereizten ditu gizakiak: kanforra, almizklea, lorea (arrosarena), menda, eterra, mikatza (ozpinarena), eta kiratsa (arrautz ustelarena). Izan ere, oinarrizko zazpi usain horiei, pituitariaren hartzaile berezi bana dagokio, eta haietatik abiatuta osa ditzake gainerako guztiak.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Ibon ODRIOZOLA AGIRRE: A zer molekula-usaina! Zientzia.net
- Edorta AGIRRE: Usaimena, pista askoren argi-emaile Berria.info