Txikipedia:Martina Navrátilová

Wikipedia, Entziklopedia askea

Martina Navrátilová[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martina Navrátilová (Praga, 1956ko urriaren 18a) txekiar-estatubatuar tenislari profesional ohia da. Guztira 59 Grand Slam titulu irabazi zituen, historiako tenislaririk onenetariko bat izanik. Horietatik, 18 aldiz irabazi zuen guztira lau txapelketa nagusietan bakarka, Wimbledonen nabarmenduz 9 titulurekin, AEBetako Irekian laurekin, Australiako Irekia hirurekin eta Roland Garros birekin.

1975ean jokatu zuen lehenengo aldiz final bat lau handi haietan, eta 1994an azkena. 2006an erretiratu zen.

Erretiratu eta gero.

Txekoslovakian jaioa, 1975ean nazionalitatea kendu zioten eta estatubatuar bilakatu zen 1981ean. Txekiar naziotasuna berreskuratu zuen dena den 2008an, amerikar herritartasuna mantenduz.

Martina Navrátilová bere partidu batean.

Bizitza pertsonalean, LGBT mugimenduaren alde egin zuen.