Wikipedia, Entziklopedia askea

Matraka idiofonoen familiako soinu-tresna da.

Nolakoa da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kisketa edo zurezko mailutxo bat edo gehiago dituen zurezko taula bat izaten da. Taula kolpatzen duten kisketak metalezkoak izan daitezke.

Nola jotzen da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Juan Mari Beltran matraka jotzen.

Gora eta behera astinduz, goitik behera eta behetik gora, kisketa gisako mailuak mugitzen dira, goian eta behean joaz.

Matrakak Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karrakak eta kalakak bezala, matrakak Aste Santuen inguruko ospakizunetan erabiltzen dira. Lizarra aldean martillos eta compeletas izenekin ezagutzen dira. Azken hauek mailu bakarrekoak dira, atzealdetik kirtena dute eta esku bakoitzean bat harturik ezkilatxoak balira bezala jotzen dira. Izena, “Completas” Aste Santuko elizkizunetarako deia ematetik hartuko zuten.

Eguberrietan ere erabili dira matrakak, esaterako, Aralar magaleko Errazkin herrian.