Txikipedia:Matsuo Bashō

Wikipedia, Entziklopedia askea
Matsuo basho

Matsuo Bashō, jaiotza izenaz Matsuo Kinsaku, (Tsuge, Honshu, Japonia, 1644- Osaka, Honshu, Japonia, 1694ko azaroaren 28a) japonierazko idazlea, edo garaiko poetarik ospetsuena izan zen.

Haikai no renga, egungo Haiku olerki estiloaren sortzailea, poema-molde horren lau maisu handienetako bat da, Yosa Buson, Kobayashi Issa eta Masaoka Shikirekin batera. Bashōk haikua landu eta sendotu zuen estilo sinple eta osagai espiritual batez. Bertso bikainak idatzi zituen, izadian aurkitzen zuen lasaitasuna eta bakardadea goraipatuz. Bere poesiak nazioarteko ospea lortu zuen eta Japonian bere olerki asko monumentu eta leku tradizionaletan azaltzen dira.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bashō Matsuo Kinsaku 1644 inguruan jaio zen, Uenotik gertu, Iga probintzian (gaur egungo Mie Prefektura). Bere aita, Matsuo Yozaemon, maila baxuko samuraia zen, baliabide gutxikoa, Todo familia boteretsuaren zerbitzura zegoena, eta Bashok armadaren barruan karrera egin zezan nahi zuen. Anaia zaharrago bat eta lau ahizpa izan zituen Bashok.

Monje Zen honen benetako izena Matsuo Kinsaku zen. Denbora batez, Edoko kanpoaldean bizi izan zen, gaur egungo Tokion, bere dizipulu batek bananozko adarrekin egindako txabola batean, hortik datorkio ezizena. Hasieran renga, haikai eta hitz-jokoetan eta txantxa arinetan oinarritutako beste forma poetiko batzuk idazteari ekin zion, garai hartan oso modan zeudenak, baina laster Chuang Tzu (K.a. IV. mendea) filosofo klasikoaren eragina salatu zuen eta buruargitasuna arinkeriaren zerbitzura jartzeko asmoa bertan behera utzi zuen, gauza sinple, arrunt eta naturalez arduratzeko. Horrela, Issa eta Buson poetekin batera, haiku generoa biziberritzen lagundu zuen, garai hartako artifizialtasun formala agortzera kondenatzen ari baitzen.

Poemak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bashoren poemak bizitzaren forma guztiekiko errespetuak eta anaiarteko ulermenak inspiratzen ditu, eta sorkuntzarekiko maitasunik sakonenez gainezka daude; horregatik, konpara daiteke neurri batean, Asisko San Frantziskorekin. Naturaren aurrean duen bakardade oso eta baketsuak, estasi panteista moduko baten ertzera eramaten du, zeinaren espresioa beti neurtua eta diskretua den, irakurleari funtsezko elementu batzuk besterik eskaintzen ez dizkiolarik. Hitz bakoitza esanahiz eta inpresioz beterik dago, eta hitz bakoitzaren azpian fantasiazko eta partaidetzazko mundu bat taupaka hasten da, zeinari gakoa ematen baitiote.

Bere haiku ezagunenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Matsuo Basho
    Bidaian zehar gaixorik sentitzean, nire ametsak noraezean ibili ziren belar lehorrezko zelai batean.
  • Lehen elurra Nartzisoen hostoak ia ez dira makurtzen
  • Behe-lainoa gorabehera, ederra da Fuji mendia
  • Goizeko lainoa izenik gabeko mendi baten gainean
  • Bele batek alferrik bilatzen du bere habia.
  • Azaleen aurrean emakume bat bakailao lehorra prestatzen
  • Eguna iraungitzen da, baina hegatxabalaren kantua ez
  • Igel bat urmael zaharrean murgiltzen da... uraren zarata
  • Haur abandonatu bat antzigarrez jantzita, haizez estalita

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://www.biografiasyvidas.com/biografia/b/basho.htm

https://www.poetryfoundation.org/poets/basho

https://www.nippon.com/hk/japan-topics/b07224/

https://creatividadparaescritores.com/estilo/haikus-matsuo-basho/

https://www.biografiasyvidas.com/biografia/b/basho.htm