Edukira joan

Txikipedia:Mendaro (landarea)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Mendaro edo Origanum majorana landare bat da.

Ekialdetik datorkigun landare hau baratze, lorategi edo loreontzian edukitzeko modukoa da, erabilera onak dituelako. Mendaro landareak 60 zentimetroko altuera hartzen du. Loreak zabalduta dituenean moztuko dugu, lurretik lauzpabost zentimetrotik gora. Berehala haziko zaigu berriro, urtean hiru aldiz ere mozteko modua izango dugu.

Hostoek obalo itxura dute, eta haziak txiki gorrixkak eta borobilak dira. Zitrikoen antzeko usaina du baina pinuen familiako erretxinaren antza ere hartzen zaio, lurringintzan oso erabilia da. Neguan desagertu egiten da baina udaberrian berritzen da.

Erabilera sendatzaile eta aromatikoa du. Sendabelar diuretiko, antiseptiko eta antibirala da. Bakterion kontra ere egiten du eta haizeak kanporatzen laguntzen du.

Hilekoa atzeratzen denerako ona da, sorrarazi egiten duelako.

Antsietatea eta urduritasuna dagoenerako ere ona da, estresak eragindako buruko minarentzat ere balio digu. Digestio aparaturako bezala balio digu arnas aparaturako; urdaileko mina eta uzkurdurak ditugunean bezala, katarroa edo bronkitisa ditugunean hartuko dugu bere infusioa.

Kanpo erabileran, zauriak sendatu eta ixteko erabiltzen da. Umeek azalean izaten dituzten arazoak tratatzeko egokia da, dermatitisa kasu.

Asiako ekialdean eta Mediterraneoan aurkitzen da.

Afrodita jainkosari eskainia izan omen zen.

[aldatu | aldatu iturburu kodea]