Mendaro (landarea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Mendaro (landarea)
Origanum majorana.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaLamiales
FamiliaLamiaceae
GeneroaOriganum
Espeziea Origanum majorana

Mendaroa (Origanum majorana) Lamiaceae familiako landare bat da, erabilera aromatikokoa, pinu eta garrazki usainarekin. Asiako ekialdian eta Mediterraneo inguruan bizi da. Lur lehor eta eguzkitsuak behar ditu hazteko.

60 zentimetroko altuera hartzen dute, zurkarak dira oinarrian, hostoak obalo itxurakoak eta zurixkak. Haziak borobilak, txikiak eta gorrixkak dira.

Osagarri kimikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landareak taninoak, pentonasak eta printzipio mikatzak ditu, mineralez gain. Bere esentzia aromatikoa, hori-berde kolorekoa, terpeno, terpineno eta origanola du (%40a), eta sabineno eta seskiterpenoak kantitate txikietan.


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mendaro (landarea)