Aktoreen Sindikatuaren Sariak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aktoreen Sindikatuaren Sariak (SAG)
"Aktorea" saria
The Actor Statuette (SAG Awards).jpg
Data 1995ko otsailaren 25etik
Kokalekua Shrine Auditoria, Santa Monica
Herrialdea AEB
Aurkezlea Aldakorra

Aktoreen Sindikatuaren Sariak (ingelesez eta ofizialki, Screen Actors Guild Awards), SAG Sariak modura ere ezaguna dena, SAG-AFTRAk (ingelesez, Screen Actors Guild-American Federation of Television and Radio Artists) ospatutako sari-banaketa da, telebista- zein zinema-aktuazio bereziki onak aitortzeko helburuarekin. Banatutako 'estatuatxoa', "Aktorea" modura ezaguna dena (The Actor), 41 zentrimetroko eta 5.4 kilogramotako brontzezko gizon biluzi bat da, komedia- zein drama-maskara bana dituena, eskutan.[1] "Aktorea" guztiak Burbank-en (Kalifornia) egiten dira, American Fine Arts Foundry-ren eskutik.[2]

1995ean ospatu zen lehen aldiz, otsailaren 25ean, Universal Studios-en 12. Agertokitik. 1996. urtean, ordea, Santa Monica-ko Hiri-Auditorioan ospatu zen; eta, bertatik aurrera, Shrine Auditorioan.[3] 2017tik aurrera, gainera, aurkezle du ere, urtero ezberdina dena; 2017an, Kristen Bell izan zen.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Rules and Regulations | Screen Actors Guild Awards» web.archive.org 2015-09-24 . Noiz kontsultatua: 2020-08-06.
  2. (Ingelesez) Facebook; Twitter; options, Show more sharing; Facebook; Twitter; Email; URLCopied!, Copy Link; Print. (2011-01-26). «The brains behind the bronze» Burbank Leader . Noiz kontsultatua: 2020-08-06.
  3. «History of the SAG Awards™ | Screen Actors Guild Awards» web.archive.org 2008-09-06 . Noiz kontsultatua: 2020-08-06.
  4. (Ingelesez) Pedersen, Erik; Pedersen, Erik. (2017-12-04). «SAG Awards Sets Kristen Bell As First-Ever Host For Actors’ Trophy Show» Deadline . Noiz kontsultatua: 2020-08-06.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]