Wikipedia, Entziklopedia askea

Miru gorri


Miru gorriaren hegaldia.

Miru gorria (Milvus milvus) accipitridae familiako hegazti harraparia da, Europa eta iparraldeko Afrikan bizi dena.

Haizearen indarra baliatuz ia indarrik egin gabe ordu pila igaro ditzake hegan. Bere V itxurako buztanagatik erraz identifikatzen da, neguan zeruan ikus dezakegun harrapari bakartia eta oso ezaguna da.

Nolakoa da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Miru gorriak 61-72 cm bitarteko luzera eta 140-180 cm arteko hego-zabalera. Luma gorrixkak ditu eta hegoen erdialdean bi zati zuri dauzkate. Gazteek, ordea, kolore apalagoak dituzte eta hegoen lumen puntak zuriak direnez hegoen erdialdean zeharkako marra argi bat dago.

Kantua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zapelatzaren antzeko txistu gozo bat egiten du, gora eta behera egiten duten notez lagunduta: uii-uuh, ii uu ii uu ii uu modukoa.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Untxiak, txori gazteak, anfibioak, narrastiak, ugaztun txikiak harrapatzen dituzte. Zabortegien eta hiltegien inguruan ibiltzen dira, bai eta errepideetan zehar ere, ehizarako gaitasun txikia dutelako.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie honek bikoteak udaberriaren hasieran osatzen ditu. Horretarako hegaldi ikusgarriak egiten dituzte, bata bestearen atzetik akrobaziak eginez eta kantuan.Bikotea erakarri ondoren habia berria egiteari ekiten diote eta horietan 1-5 arrautza jartzen dituzte. 30 bat egunez inkubatu eta gero, emeak 14 egunetan arrak eramandako elikagaiekin bazkatzen ditu. Gero elikagaiak bi gurasoek bilatzen dizkiete kumeei, eta 45-50 egunen buruan habiatik lehendabiziko irtenaldiak egiten dituzte. Halere, aste batzuk gehiago pasa arte ez dira elikagaiak euren kabuz bilatzeko gai.