Txikipedia:Nagore Osoro

Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1994ko maiatzaren 18a
Ondarroa
🔨
Lanbidea
arraunlari
📷
Nagore Osoro Larrañaga

Nagoro Osoro Larrañaga, (Ondarroa, Bizkaia, 1994ko maiatzak 18) arraun munduan Ondarru bezala ere ezaguna, arrauneko entretzaile eta patroia da. Gaur egun, Ondarroa Arraun Elkarteko kide den arren, talde ezberdinetan aritu da patroi lanetan.

Kirol Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nagorek bere kirol ibildeari herriko arraun elkartean eman zion hasieran 2006. urtean, Ondarroa Arraun Elkartean. Lau denboraldiz etxean aritu ostean, 2010. urtean, bere taldekide den June Aranbarrirekin, Zumaiako Aita Mari Arraun Elkartera joan zen traineruan patroi bezala lehiatzera.

Osorok bere kirol ibilbideko emaitzarik hoberenak Zumaiako taldearekin lortu zituen, zehazki, 2012 eta 2013. urteetan. Urte horietan, Emakumezkoen Gipuzkoako Traineru Liga, Emakumezkoen Traineru Liga, eta Kontxako Bandera eskuratu zituzten. 2013. urtean Nagore eta bere taldea Kontxako Bandera irabazten zuten lehendabiziko emakumezko euskaldunak izan ziren.

2015. urtean Gipuzkoako Traineru Txapelketa eta Euskadiko Traineru Txapelketa irabazi zituzten. Hurrengo urtean, Zumaiako taldeak ez zuen lortu hurrengo denboraldirako taldea osatzea, eta, beraz, Nagoreren ibilbideak etenaldi bat jasan zuen.

2019 urtean Ondarroako Arraun Elkartean proiektu berri bat jarri zen martxan. Lehenengo aldiz herriko emakumezkoen trainerua osatzea lortu zen eta 2019an lehiatu zuten lehengo aldiz, Nagore Osoro eta June Urresti zirelarik entrenatzaileak. Horretaz gain, bi entrenatzaileak traineru barruan ere aritu ziren patroi eta arraunlari. 2020. urtean ere taldea osatzea lortu du herriko Arraun Elkarteak.

Horretaz gain, 2020. urtean, Nagore Osoro Ondarroa Arraun Elkarteko neska infantilak entretazen hasi da.

Telebista saioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

El Conquistador del Pacífico[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"El Conquistador" saioko 15. edizioan parte hartu zuen Nagorek talde berdeko kapitain bezala. Kapitain lanetan ez zen bakarrik aritu, Patri Espinar pilotariarekin batera jardun zuen. 6 finalistetatik 3, beraien taldekideak ziren eta horietako bat izan zen Ikurrina eskuratu, eta, beraz, saioko irabazle bilakatu zena.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]