Ondarroa Arraun Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ondarroa Arraun Elkartea
Sorrera 1973
Herria Euskal Herria Ondarroa, Bizkaia
Lehendakaria Euskal Herria Gora Elordi
Entrenatzailea Euskal Herria Iñaki Errasti
Patroia(k) Euskal Herria Iñigo Larrinaga
Euskal Herria Iosu Arruti
Kolorea(k)      gorria
Trainerua      Antiguako Ama
Palmaresa 2 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
1 KAE Liga
0 Espainiako Txapelketa
0 Euskadiko Txapelketa
3 Bizkaiko Txapelketa
2018: Kontxa ez
2018: Liga 8.a
Webgunea facebook.com
Ondarroako trainerua 2007ko Kontxako Banderarako Sailkapen estropadan.

Ondarroa Arraun Elkartea Ondarroako arraun taldea da. 1926an Club Deportivo Aurrera sortu zen eta 1973an gaur egungo kluba. "Antiguako Ama" da bere traineruaren izena.

Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elastiko gorria eta traineru zuria ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX mendeko banderak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondarroa itsas-herria denez, antzinakoak dira arraun munduan izandako balentriak. Adibidez, 1865ean Bilbon emandako bandera egun Ondarroako Arrantzaleen Kofradian dago, bai eta Donostian irabazitako beste bandera bat ere. Aipatzea merezi du Kontxako Banderaren lehen edizioan Ondarroak parte hartu zuela Donostia eta Orioren atzetik hirugarren gelditu zelarik. XIX mendeko Bilboko bandera zaharretan beti hartu izan zuten parte Ondarroako traineruak eta 1887an txapeldun izan zen. 1888an Bilbon jokaturiko estropadetan Bermeoko bi traineruren atzetik egin ondoren sanpedrotarrek desafiua bota eta Getaria eta Donostia arteko ibilbidean ondarrutarrak izan ziren nagusi 15 segundotako alde txikiaz.

1897an Bilbon Bermeotarrekin desafioa galduta 1898an Kontxako Banderan hartu zuen parte eta Donostiarrekin jokaturiko finalean ondarrutarrak izan ziren nagusi Manuel Beitia patroi zela Flora traineruan. Garai honetako azkenengo garaipena 1902koa da Bilbon gertatua.

20. hamarkada: Club Deportivo Aurrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1921ean fundaturiko Club Deportivo Aurrera gaur egun futbolean eta saskibaloian aritzen bada ere, 1925 eta 1926an bi estropada handi irabazi zituen Portugaleten, Erregearen Kopa eskuratu zuelarik. Arrakasta honekin animatuta Donostiara jo eta Kontxako Bandera herrira ekarri zuten. Juan bautista Beitia zen patroia eta Antiguako Ama traineruaren izena.

Ondarroa Arraun Elkartea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondarroako trainerua 2012ko Kontxako Banderarako Sailkapen estropadan.

Ondarroa Arraun Elkartea 1973an sortu zen eta hasierako hamarkadan batel eta trainerilletan aritu zen. 1974an esate baterako Bizkaiko txapeldunak izan ziren ondarrutarrak txalupa bietan.

Ondarroako traineru bat uretan berriz ikusteko ordea 57 urte pasatu behar izan ziren 1926 hartatik. 1983an izan zen Getxoko Ikurriñean. 1993an lehenengo garaipena, Lekeitioko San Antolin jaietan eta bolada on bati hasiera eman zion elkarteak, traineru bizkaitarrik onena bihurtuz Urdaibairen sorrera arte. 1994ean Asier Lopez donostiarra fitxatu zuen patroi eta bost garaipen lortu zituen, tartean Bizkaiko Txapelketa, eta gainera Kontxako Banderarako sailkatu zen. 1995ean Kontxan eta Euskal Ligan bosgarren eta hiru garaipen, Bizkaiko txapelketan "sorpresaz" Santurtziren atzetik gelditu zen arren. 1996an laugarren Euskal Ligan, Bizkaiko Txapeldun eta seigarren Kontxan, bere orain arteko azkenengo sailkapenean. 1997an Traineruen Euskal Ligan ez aritzea erabaki zuen eta sortu berri zen Traineru bizkaitarren Liga irabazi zuen, bi estropadatan gailendu zelarik. Bizkaiko Txapelketa ere irabazi zuen.

1998an arraunlari eskasia zela eta ez zuen trainerurik atera eta 1999an bizkaitarren ligan aritzea baino nahiago izan zuen Euskal Ligan aritu. Hala ere ez zuen maila onik erakutsi, laugarren izan baitzen Euskal B Ligan. ordutik aurrera emaitza kaxkarrak, eta TKE Liga sortu zenetik ere berdin, ez baita inoiz goiko mailan aritu.

Ligak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006tik aurrera KAE Ligan ari da arraunean eta urtetik urtera maila igotzen ari da; 2013an KAE 1 mailan seigarren gelditu zen, 2014an laugarren eta 2015ean hirugarren postuan bukatu zuen liga. 2016an denboraldi bikaina burutu zuen; KAE 1 Liga irabazi zuen eta play-offetan TKE Ligara igo zen.

TKE Ligako lehenengo denboraldian bigarren txandan egonkortu eta zortzigarrena izan zen Ligan. 2018an ere bigarren txandan ari da eta Euskadiko Txapelketan hirugarren postua eskuratu zuen. Kontxako Banderarako ordea ez du sailkatzerik lortu, bi segundugaitik bada ere.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontxako Bandera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

TKE Liga[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskadiko Traineru Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • hirugarrena 2018an.

Bizkaiko Traineru Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (3): 1994, 1996 eta 1997.

Estropada zaharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aro modernoko estropadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Handiak El Corte Ingles Bandera (0): Hirugarren 1994ean.
* Bizkaitarren Promozio Bandera (2): 1997, 2001
Etxekoak Ondarroako Bandera (3): 1994, 1995, 2016
Antiguako Ama estropada (1): 2018
Bizkaian Lekeitioko San Antolin Bandera (1): 1993.
Elantxobeko Bandera (2): 1994, 2011.
Portugaleteko Bandera (4): 1995, 1997, 2001, 2002.
Petronor Bandera (2): 1995, 1996.
Dalia Saria (Areeta) (1): 1996.
San Jose Saria (Deustu) (1): 2000.
Bilbo Hiriko Bandera (2): 2001, 2016.
Kaikuren Bandera (1): 2002.
Iberiaren Bandera (1): 2011.
Bilboko 716 urteurrena (1): 2016.
Lekeitioko Bandera (1): 2016.
Portugaleteko traineru jeitsiera (1): 2018
Gipuzkoan Hernaniko Bandera (2): 1994, 1999.
Mutrikuko Promozio Bandera (1): 2000.
Donostiarra Bandera (1): 2011.
Hondarribiko Promozio estropada (1): 2016.
Getariako Bandera (1): 2016.
Bisiguaren Eguna (1): 2016.
Zarauzko A.E.-ren Bandera (1): 2016.
Kantabrian Castro Urdialesko Bandera (4): 1994, 1997, 2001, 2016.
Suancesko Bandera (1): 2001.
Marina de Cudeyo (1): 2016.
Año Jubilar Lebaniego (1): 2016.
Asturiasen Avilésko Bandera (1): 2011.

Trainerillak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batelak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondarroako trainerua 2018ko Kontxako Banderarako Sailkapen estropadan.
Urtea Liga Kontxa
2003 Federazio Liga, 14.a -
2004 Federazio Liga, 9.a -
2005 Federazio Liga, 7.a -
2006 KAE 1 Liga, 5.a -
2007 KAE 1 Liga, 7.a -
2008 KAE 1 Liga, 6.a -
2009 KAE 1 Liga, 11.a -
2010 KAE 2 Liga, 5.a -
2011 KAE 2 Liga, 3.a -
2012 KAE 1 Liga, 9.a -
2013 KAE 1 Liga, 6.a -
2014 KAE 1 Liga, 4.a -
2015 KAE 1 Liga, 3.a -
2016 KAE 1 Liga, 1.a -
2017 TKE Liga, 8.a -
2018 TKE Liga, 8.a -

Emakumezkoen trainerua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lea Artibai
Herria Ondarroa, Lekeitio eta Elantxobe
Entrenatzailea Euskal Herria Fernando Zugasti
Patroia(k) Euskal Herria Nahia Aboitiz
Kolorea(k)              zuria, beltza eta urdina
Trainerua      Lea-Artibai
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 Euskotren Liga
0 Euskadiko Txapelketa
0 Gipuzkoako Liga
2018: Kontxa ez
2018: Liga 7.a (ETE Liga)
Lea Artibai, 2018an.

2017 urtean emakumezkoen trainerua atera du, Lea-Artibai izenarekin. Ondarroako 9 arraunlarik, Isuntzako 9k eta Elantxobeko beste 4 arraunlarik bat egin dute taldea osatzeko.

Denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Liga Kontxa
2017 Gipuzkoako Liga, 9.a -
2018 ETE Liga, 7.a -

Antolaturiko estropadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtero bi estropada antolatzen ditu: Ondarroako Bandera, Ligarako baliagarria dena, eta Antiguako Ama estropada, aurredenboraldikoa.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • ZUBIKARAI, Augustin (1987): Treiñeru estropadak. Ondarroa'ko talaitik (1865-1970). Bilbo.