Txikipedia:Naroa Agirre

Wikipedia, Entziklopedia askea

Naroa Agirre Kamio (Donostia, Gipuzkoa, 1979ko maiatzaren 15a) pertika-jauzilaria da eta Goenkaleko aktorea izan zen. Zientziak ikasi zituen, Bartzelona aldean, eta handik bueltan profesional bihurtu zen. Pertika jauziari ekin aurretik, luzera jauzia egiten zuen eta oraindik jarraitzen du.

2008ko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen.

Lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marken arloan, bere markarik onena 4,50 metrotakoa da, 2006ko maiatzean Saulheimen lortuta. Pista estalian, berriz, Sevillan 2007ko otsailean 4,56 lortu zuen.

Jarraian Espainiako txapelketan garaile atera den urteen zerrenda, bai aire zabal zein pista estalian, markak barne:

  • 2000 - Pista estalian - 4,00 metro - Txapelduna
  • 2003 - Pista estalian - 4,20 metro - Txapelduna
  • 2003 - Aire zabalean - 4,30 metro - Txapelduna
  • 2005 - Pista estalian - 4,31 metro - Txapelduna
  • 2006 - Aire zabalean - 4,40 metro - Txapelduna
  • 2006 - Pista estalian - 4,30 metro - Txapelduna
  • 2007 - Aire zabalean - 4,30 metro - Txapelduna
  • 2007 - Pista estalian - 4,56 metro - Txapelduna
  • 2008 - Aire zabalean - 4,20 metro - Txapelduna
  • 2008 - Pista estalian - 4,35 metro - Txapelduna
  • 2009 - Aire zabalean - 4,30 metro - Txapelduna
  • 2009 - Pista estalian - 4,25 metro - Txapelduna
  • 2010 - Aire zabalean - 4,15 metro - Txapelduna
  • 2010 - Pista estalian - 4,15 metro - Txapelduna
  • 2011 - Pista estalian - 4,30 metro - Txapelduna
  • 2012 - Pista estalian - 4,35 metro - Txapelduna
  • 2013 - Aire zabalean - 4,40 metro - Txapelduna
  • 2014 - Pista estalian - 4,25 metro - Txapelduna
  • 2014 - Aire zabalean - 4,42 metro - Txapelduna
  • 2015 - Pistal estalian - 4,35 metro - Txapelduna
  • 2015 - Aire zabalean - 4,30 metro - Txapelduna
  • 2016 - Pista estalian - 4,25 metro - Txapelduna

Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Urtea Txapelketa Lekua Sailkapena
2001 XIV Mediterranear Jokoak Tunis 5.a
2002 Europako Atletismo Txapelketa Munich 10.a
2004 Atenaseko Joko Olinpikoak Atenas 6.a
2005 Munduko Atletismo Txapelketa Helsinki 9.a
2006 Pista Estaliko Munduko Txapelketa Mosku 6.a
Europako Atletismo Txapelketa Gothenburg 7.a
2008 Pekingo Olinpiar Jokoak Beijing 13.a
2013 Europako Selekzioen Atletismo Txapelketa Gateshead 4.a
XVII Mediterranear Jokoak Mersin 2.a