Wikipedia, Entziklopedia askea

Nazioarteko Espazio Estazioa

Eduki-taula

580px|thumb|left|

Nazioarteko Espazio-Estazioa, Lurraren gainean. Nazioarteko Espazio Estazioa (ingelesez International Space Station edo ISS) espazio-estazio bat da, azaroaren 20an espazioratu zutena. 16 herrialdek diseinatu, eraiki eta zuzendu zuten: Estatu Batuak, Errusia, Japonia, Kanada, Brasil eta Europako 11 nazio. ISSaren lehenengo atalari Zarya izena eman zioten; errusieraz “egunsenti” esan nahi du.

Urteak joan ahala, Zaryari beste hainbat zati gehitu zizkioten. Horietako asko ISSra bidali zituzten transbordadore espazialen bidez, hau da, joan-etorriko bidaia egin dezaketen espazio-ontzi estatubatuar batzuk. ISS bukatzen dutenerako, 88 metroko luzera eta 109 metroko zabalera izatea espero da. Barrutik hegazkin bateko bidaiarientzako zatia bezain handia da.

Hiru pertsonako tripulazioak egon ohi dira ISSn hiru-sei hilabetez. Panelek ematen diete behar duten energia. Hala ere, bizirauteko beharko duten aire, ur eta janari oro eraman edota produzitu behar dute. Airea ardura handiz iragazten da, garbitzeko. Tripulazioko kideek arnasten duten lurruna birziklatzetik lortzen dute ura. Emergentziarik egongo balitz eta ISSko tripulazioak estaziotik joan beharko balu, itzultzeko ibilgailu bat dago.

Lo egiteko bi kabina txiki daude ISSn. Eguzkia 45 minuturo irteten denez, estazioan dauden pertsonek lo egiteko maskara erabiltzen dute. Lo egiterako orduan astronautek beren burua zerbaiti lotu behar diote airean zehar ez flotatzeko, grabitate gutxi baitago.

Estazioan tripulazioak ez du espazio-jantzirik erabili behar. Dena den, haien arropak belkrozko bandak ditu, erretiluak eta poltsikoak erantsi ahal izateko. Zapaten ordez, galtzerdi bereziak (etxean ibiltzeko oinetako bigunen antzekoak) erabiltzen dituzte. Ontzitik kanpo lan egiten dutenean, 9 babes geruza dituzten espazio-jantziak erabiltzen dituzte.

ISSko tripulazioak datuak bildu eta esperimentuak egiten ditu. Horietako asko mikrograbitateak gizakiongan, animaliengan, landareengan eta materialengan duten eragina aztertzeko dira. Bestelako operazio batzuek mikrograbitatea aprobetxatzen dute proteina-kristalak egiteko. Kristal horiek erabiltzen dituzten ikerketei esker, baliteke minbizia, diabetesa eta beste hainbat gaixotasunentzako tratamendu eraginkorragoak aurkitzea. ISSak bideratu dituen beste esperimentu asko baliagarriak izango dira erloju zehatzagoak, eguraldi iragarpen erabilgarriagoak eta metal indartsuagoak izateko, besteak beste.