Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
2002ko uztailaren 12a
Iruñea
🔨
Lanbidea
futbolari
📷

Nico Williams, Nicholas Williams Arthuer (Iruña, Nafarroa, Euskal Herria) 2002ko uztailaren 12an jaio zen. Ezaguna da Athletic Cluben aurrelaria delako, bere anaia Iñaki Williamsekin batera.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ibilbidea, Basauriko C. D. Basconian hasi zuen 2019. urtean. Urte horretan ez zuen golik ezta asistentziarik eman, baina bakarrik 4 partidu jokatu zituen. Hurrengo denboraldian, Bilboko Athletic-era joan zen, 26 partidutan 9 gol eta 3 asistentzia emanez. Ondoren, Athletic Clubek debutatzeko aukera eman zion Espainiako lehenengo mailan (Laliga Santander). Denboraldi horretan, 2 partidu jokatu zituen, baina ez zuen golik ezta asistentziarik eman. Hurrengo denboraldian Athletik Clubarekin 40 partidu jokatu zituen eta 3 gol eta asistentzia bat eman zuen. 2022-23 denboraldian, 23 partidu jokastu ditu, 6 gol sartuz eta 3 asistentzia emanez.

Espainiako Selekzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020an 18 urte azpiko Espainiako selekzioarekin nazioartekoa izan zen, lau partidutan bi gol sartuz. 2021ko otsailean konbokatua izan zen 19 urte azpiko Espainiako selekzioarekin. Ondoren, 2021ko abuztuaren 26an konbokatua izan zen 21 urte azpiko Espainiako selekzioarekin. 3 urte horietan, ez zuen golik ezta asistentziarik eman. Azkenik, 2022ko irailaren 16an bere debuta egin zuen Espainiako selekzio absolutarekin Suitzan, Portugalen kontra eta hor asistentzia bat eman zuen. Asistentzia horren ondorioz, Espainiak partidua irabazi zuen, 1-0. Duela gutxi konbokatua izan zen Mundiala jokatzeko, baina 4 partidutan ez zuen golik sartu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]