Bilbao Athletic

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bilbao Athletic
Ezizena(k) Kumeak
Sorrera 1964 (57 urte)
Futbol zelaia Lezama
edukiera: 2.500 lagun
inaugurazioa: 1971
Presidentea Euskal Herria Josu Urrutia
Entrenatzailea Euskal Herria Joseba Etxeberria
Liga 2B maila
2019-20 3.a (II multzoan)
Webgunea www.athletic-club.net
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Bilbao Athletic edo Athletic B Athletic Clubeko futbol arloko talde profesionalen azpian dagoen futbol taldea. Harrobiko maila altuena da eta jokalariez hornitzen du lehen taldea. Egun Bigarren B Mailaren II. Multzoan dabil. Espainiako Federakuntzaren arauak direla eta, bigarren taldea izanda beti lehendabiziko taldea baino maila bat beherago (gutxienez) jokatu behar du eta ezin du Errege Kopan parte hartu. Taldeak 23 urte baino gazteagoak diren futbolariek osatua izan behar da, edo behintzat, 25 urte baino gazteagoak baina lehen taldearekin kontratu profesional bat sinatu dutenek.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilbao Athletic 1938an, Espainiako Gerra Zibilaren garaietan, sortu zuten Espainiako Ligaren etenaldian Bizkaiko Txapelketan parte hartzeko. Gerra bukatu eta berehala, taldea desagertu zen Getxoko Arenas bigarren taldea bihurtuta.

1964an ideia berpiztu eta, Piru Gainzak entrenatuta, Bigarren Erregional Mailan hasi zen 1966an Hirugarren Mailara igo arte. 1969an Bigarren Mailara igotzea lortu zuen urte bakarrerako. Bigarren igoera 1983an izan zuen eta 1996 arte urtero aritu zen bertan, 1988-89 denboraldian ezik. Emaitza onak ere lortu zituen, bereziki lehenengo urtean, 1984an, bigarren egin baitzuen baina ez zen mailaz igo Athletic-en harrobiko taldea zelako. 1990an hirugarrena izan zen eta igotzea tokatzen zitzaion arren bigarren mailan gelditu zen berriz.

Azken bi hamarkadetan Bigarren B mailan aritu da eta hainbat aldiz igoera play-offa jokatu du. 2015 ekainean lortu zuen Bigarren mailara bueltatzea baina urte bakarra egin zuen bertan.

Futbol Zelaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Athletic Clubek Lezamako bere instalazioetan duen zelaiak 2.000 ikusleentzako tokia du. Bigarren Mailan aritutako denboraldietan San Mames ere erabili du.

Datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021-22 denboraldia barne.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken urteetako ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Maila Postua
1999-00 Bigarren B maila 8.a
2000-01 Bigarren B maila 6.a
2001-02 Bigarren B maila 6.a
2002-03 Bigarren B maila 4.a
2003-04 Bigarren B maila 11.a
2004-05 Bigarren B maila 4.a
2005-06 Bigarren B maila 6.a
2006-07 Bigarren B maila 15.a
2007-08 Bigarren B maila 15.a
2008-09 Bigarren B maila 4.a
2009-10 Bigarren B maila 15.a
2010-11 Bigarren B maila 12.a
2011-12 Bigarren B maila 8.a
2012-13 Bigarren B maila 3.a
2013-14 Bigarren B maila 5.a
2014-15 Bigarren B maila 2.a (igo)
2015-16 Bigarren maila 22.a (jeitsi)
2016-17 Bigarren B maila 8.a
2017-18 Bigarren B maila 4.a
2018-19 Bigarren B maila 6.a
2019-20 Bigarren B maila 3.a
2020-21 Bigarren B maila 2.a
2021-22 Lehen RFEF maila

Taldea, denboraldiz denboraldi[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]