Iñaki Williams

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Iñaki Williams
3 de diciembre 2015 Bienvenida al Atlethic de Bilbao 11 (23388774212) (cropped).jpg
Bizitza
Jaiotza Bilbo1994ko ekainaren 15a (24 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
ingelesa
twia
euskara
Jarduerak
Jarduerak futbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
600px Gray HEX-C0C0C0 White Red HEX-EE3123 Black.svg Bilboko Athletic Kluba-
Flag of None.svg Baskonia Kirol Kluba2012-2013187
Flag of None.svg Baskonia Kirol Kluba2013-2014187
600px Gray HEX-C0C0C0 White Red HEX-EE3123 Black.svg Bilbao Athletic2013-20153221
Flag of Spain.svg Espainiako 21 urtetik beherako futbol selekzioa2015-
 
Posizio edo espezialitatea aurrelaria
Kirol zenbakia 15
Pisua 77 kilogramo
Altuera 186 zentimetro

Iñaki Williams Arthuer (Bilbo, 1994ko ekainaren 15a) euskal herritar futbolaria da. Club Deportivo Pamplonatik Lezamara heldu zen jubenila zela, egun Athleticen jokatzen du. Ama Liberiakoa eta aita Ghanakoa ditu.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iñakik bere bizitzako lehenengo egunak Bilbon pasatu zituen, baina txikitatik Iruñean hazi zen. 2008tik 2012ra Pamplona futbol-taldean jokatu zuen. Talde horrek Athletic taldearekin harreman onak zituenez, 2012an Bilbora joan zen Iñaki. Beheko mailetan oso nabarmena zen haren jokoa; Athleticen egin zuen lehenengo denboraldian 35 gol sartu zituen guztira. Horri esker, gazteen Errege Kopan finaleraino iritsi ziren, eta NextGen serieetan parte hartu zuen, geroago lehen taldean etorkizun handia izan zuten beste batzuk lagun zituela: Kepa Arrizabalaga, Yeray Álvarez eta Aymeric Laporte. Hurrengo urtean Athleticen bi filialetan jokatu zuen: denboraldi erdi bat Baskonian, non 7 gol sartu zituen, eta beste erdia Bilbao Athleticen, non beste 8 gol egin zituen. 2014ko abenduaren 6an egin zuen debuta lehen taldearekin. Administrazio gradu bat ikasi zuen, eta Ghanara laguntza bidaltzen duen elkarte bateko kide da.[1]

Iñakiren ama Maria Arthuer Liberian jaio zen, eta oso gaztetik Ghanara joan zen bizitzera Liberiako gerra zibiletik ihesi. Mariak Felix Williams ezagutu zuen Buduburamgo errefuxiatu eremuan, eta Europaraino 3.500 kilometroko bidea egin zuten elkarrekin, errepidez. Etortzear zeuden seme-alabentzat bizileku hobea nahi zuten. Melillatik Bilbora jo zuten, eta han Iñaki Mardones apaizaren laguntza jaso zuten; haren omenez jarri zioten Iñaki seme zaharrenari. Handik gutxira Iruñera mugitu ziren lanagatik, eta gero aita Londresera joan zen, lanagatik orobat. Iñakik bere lehen kontratu profesionala sinatu zuenean, aita familia osoarekin bildu zen berriro, zazpi urte geroago. Iñakik Nikolas izeneko anaia txiki bat du, 2002an jaioa, 2013tik Athleticen kategoria txikietan jokatzen duena.[1]

Estatistikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015ko Maiatzak 31n eguneratua. Datu ofizialak.

Taldea Maila Denboraldia Liga Kopa Champions League UEFA Superkopa Denera
JP G JP G JP G JP G JP G JP G
Baskonia
Euskal Herria
3. 2013/14 18 7 - - - - - - - - 18 7
Denera 18 7 - - - - - - - - 18 7
Bilbao Athletic
Euskal Herria
2.B 2013/14 14 8 - - - - - - - - 14 8
2.B 2014/15 18 13 - - - - - - - - 18 13
Denera 32 21 - - - - - - - - 32 21
Athletic
Euskal Herria
1. 2014/15 19 1 4 1 0 0 2 1 - - 25 3
1. 2015/16 25 8 5 3 - - 7 2 0 0 37 13
1. 2016/17 38 5 3 2 - - 8 1 - - 49 8
1. 2017/18 38 7 1 0 - - 13 3 - - 52 10
1. 2018/19 - - - - - - - - - - - -
Denera 120 21 13 6 0 0 30 7 0 0 163 34
Ibilbide osoan 170 49 13 6 0 0 30 7 0 0 213 62

Tituluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b   Magro Eizmendi, Imanol (2017-08-05), Ahomentan, http://www.berria.eus/ahomentan2017/beltzetik_argitara/. Noiz kontsultatua: 2017-08-06 .