Wikipedia, Entziklopedia askea

Oihana Azkorbebeitia

👶
Jaiotza
1981eko abuztuaren 28a
Abadiño
🔨
Lanbidea
lasterkari
📷
Argazkiak
ikusi
Oihana Azkorbebeitia lasterketa baten amaieran
Oihana Azkorbebeitia lasterketa baten amaieran

Oihana Azkorbebeitia Urizar 1981. urtean Abadiñon (Bizkaia) jaio zen.. Mendi lasterkaria da, eta lasterketa askotan parte hartu du, eta horietatik hainbat irabazi. Euskal Selekzioko kidea da, eta hori erakusteko, ikurriña duen zinta moduko bat eramaten du lasterketa guztietan.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oihana Azkorbebeitia 18 urte egin arte atletismoan ibili zen, Durangoko Bidezabal atletismo taldean. Ondoren, mendilasterketetan parte hartzen hasi zen eta hainbat sari lortu izan ditu urte hauetan zehar. Horrez gain, dantzaria izan da herriko Talde Batuak dantza taldean eta panderojolea Anbotoko Hauspoak trikitixa taldean. Gerediaga Elkarteko kidea da gaur egun, eta elkarte horretako batzordekidea izan zen 2009tik 2013ra arte. Euskal Herriko Artzain Txakurren elkarteko (EHATE) kide ere bada, eta epaile lanak egiten ditu Euskal Herriko Artzain Txakurren txapelketetan. 2018rako antolatutako Euskaraldian Abadiñoko hamaikakoan hartuko du parte, ahobizi da eta bi seme ditu, Alluitz (2013) eta Ametz (2015).

2018ko Durangoko Azokan "Mendiaren altzoan" liburua argitaratu zuen.


Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2007. Taga 2040 lasterketan (Sant Joan de les Abadesses, Girona). Txapelduna
  • 2007. Arno Trail Sprint Race mendiko igoeran (Mutriku). Txapelduna
  • 2008. Cursa de Pauls lasterketan (Tortosa). Txapelduna
  • 2009. Peña Cancias lasterketan (Fiscal-Huesca). Txapelduna
  • 2010. Sara Korrika Trail lasterketan. Txapelduna
  • 2010. Aramotz mendi lasterketan (Euskadiko Kopa). Txapelduna
  • 2010. Hiru Haundiak proban. Txapelduna
  • 2012. Apuko igoeran. Txapelduna
  • 2012. Sara Korrika Trail lasterketan. Txapelduna
  • 2012. Berako mendi maratoi erdian. Txapelduna
  • 2012. Orozkoko maratoi erdian (Euskal Herriko Txapelketa). Txapelduna
  • 2012. Hiru Haundiak proban. Txapelduna
  • 2014. Izarraitzko mendi lasterketan. Txapelduna
  • 2014. Apuko Igoera Kilometro Bertikalean. Txapelduna
  • 2016. Araia-Aratz Kilometro Bertikalean Euskadiko Kopako txapelduna
  • 2016. Asto Trail lasterketan. Txapelduna
  • 2016. Belatxikietako Igoeran. Txapelduna
  • 2016. Azpeitiko San Silvestre lasterketan. Txapelduna
  • 2017. Kobaz Koba Trail lasterketan 17 km. Txapelduna
  • 2017. Apuko Igoeran. Txapelduna
  • 2017. Aiako mendi lasterketan. Txapelduna
  • 2017. Zuzenien Bertikalean. Txapelduna
  • 2017. Sara Korrika Trail lasterketan. Txapelduna
  • 2017. Arrasate-Udalatx mendi lasterketan. Txapelduna
  • 2017. Izarraitzko mendi lasterketan. Txapelduna
  • 2017. Kanpezu Ioar] lasterketan (Euskal Herriko Txapelketa). Txapelduna
  • 2017. T3T Tolosaldeko Hiru Tontorrak maratoian. Txapelduna
  • 2017. Skymarathon Buff Epic Trail maratoian (Munduko Kopa Sky). Txapelduna
  • 2017. Axari Trail lasterketan. Txapelduna
  • 2017. Anbotoko Kilometro Bertikalean (Euskal Herriko Txapelketa). Txapelduna
  • 2017. Azpeitiko kros mistoan (Eneko Zarrabeitiarekin). Txapelduna
  • 2017. Errezilgo kros mistoan (Eneko Zarrabeitiarekin). Txapelduna
  • 2017. Zarauzko kros mistoan (Eneko Zarrabeitiarekin). Txapelduna
  • 2017. Belatxikietako Igoeran. Txapelduna
  • 2017. Bergarako mendiko San Silvestre lasterketan. Txapelduna
  • 2018. Etxera Trail lasterketan. Txapelduna
  • 2018. Apuko Igoera. Txapelduna
  • 2018. Aiako mendi lasterketa. Txapelduna
  • 2018. Orioko mendi lasterketan. Txapelduna
  • 2018. Sara Korrika Trail lasterketan. Txapelduna
  • 2018. Trail de los Pastores de Portudera lasterketan. 26 km. Txapelduna
  • 2018. Berako mendi maratoi erdian. Txapelduna
  • 2018. Aloñako igoeran (Euskal Herriko txapelketa)Txapelduna
  • 2018. Izarraitzko mendi lasterketan. Txapelduna
  • 2018. Kanpezu Ioar lasterketan. Txapelduna
  • 2018. Arredondoko Kilometro Bertikalean (Espainiako Txapelketa). Txapelduna
  • 2018. Trikutrail lasterketan. Txapelduna
  • 2018. Axaritrail mendi lasterketan. Txapelduna
  • 2018. Uharte-Arakilgo Kilometro bertikalean Euskal Herriko Txapelduna
  • 2018. Anbotoko Kilometro bertikalean Txapelduna Errekorra 45,59ko denbora
  • 2018. Lemoatx Trail mendi lasterketan Txapelduna Lemoan, 24 kilometro
  • 2019. Etxera Trail mendi lasterketan Txapelduna Gernikan.
  • 2019. Zaldei bidea lasterketan Txapelduna Zestoan. 26 km. (2.30.54).
  • 2019. Apuko Igoera. Txapelduna
  • 2019. Bediako Kolaziño Eguneko mendiko lasterketan Txapelduna. 24km.
  • 2019. Arrasate-Udalatx 5. mendi lasterketan Txapelduna.(bi minututan hobetu du ezarrita zegoen marka)
  • 2019. Aloñako igoeran Txapelduna (22.6 kilometroak 2.27.47ko denboran)
  • 2019. Japoniako Mt. Awa kilometro bertikalean Txapelduna
  • 2019. Lemoatx Trail mendi lasterketan Txapelduna Lemoan, 24 kilometro
  • 2019. Bergara jokatu den mendiko San Silbestre lasterketako VI. edizioan Txapelduna
  • 2020. Urtarrilean Etxera Trail mendi lasterketa Gernikan. Emakumezkoetan Txapelduna
  • 2020. Otsailean Apuko Igoera mendi lasterketan Txapelduna

Aipatutako 1. postuaz gain, beste hainbat lasterketatan ere ondorengoak lortu ditu:

Urtea Txapelketa Sailkapena
2006 Espainiako Kopa 5.a
2006 Espainiako Txapelketa. Marina Alta 8.a
2007 Espainiako Kopa 4.a
2008 Espainiako Kopa 3.a
2008 Boca del Infierno lasterketa. (Oza-Aragoi) 3.a
2008 Sentiero delle Grigne. Italia/Munduko Kopa 8.a
Urtea Txapelketa Sailkapena
2009 Vitoria/Gasteiz mendi maratoia 2.a
2009 Arratzu-Urdaibai lasterketa 3.a
2009 Espainiako Txapelketa (Fondeguilla) 4.a
2009 Zegama-Aizkorri maratoia (Munduko Kopa) 5.a
2009 Skyrace Grandvalira lasterketa (Munduko Kopa) 5.a
2009 Giir di Mont lasterketa (Italia, Munduko Kopa) 7.a
2009 Puyada a Oturia lasterketa (Trail Munduko Kopa) 7.a
Urtea Txapelketa Sailkapena
2010 Berako mendi maratoi erdia 3.a
2010 Arratzu Urdaibai lasterketa (Euskal Herriko Txapelketa) 3.a
2010 Anbotoko Kilometro Bertikala 2.a
2010 Zegama-Aizkorri maratoia (Munduko Kopa) 3.a
Urtea Txapelketa Sailkapena
2011 Apuko Igoera 2.a
2011 Sara Korrika Trail lasterketa 2.a
2011 Arratzu Urdaibai lasterketa 5.a
2011 Arles Tech Kilometro Bertikala (Munduko Kopa) 8.a
2011 Valmalenco-Valpochiavo lasterketa (Europako Txapelketa) 13.a
2011 Dolomites Skyrace lasterketa. Italia. (Munduko Kopa) 12.a
Urtea Txapelketa Sailkapena
2012 Zuzenien Bertikala 3.a
2012 Urnietako mendi lasterketa 2.a
2012 Zegama-Aizkorri maratoia (Munduko Kopa) 5.a
Urtea Txapelketa Sailkapena
2014 Apuko Igoera 3.a
2014 Zuzenien Bertikala 2.a
2014 Zegama-Aizkorri maratoia (Munduko Kopa Sky) 16.a
2014 Camille Extreme lasterketa (Espainiako Txapelketa) 14.a
2014 Anbotoko Kilometro Bertikala 2.a
Urtea Txapelketa Sailkapena
2016 La Rhune Kilometro Bertikala 4.a
2016 Zegama-Aizkorri maratoia (Munduko Kopa Sky) 10.a
2016 Zuzenien Bertikala 4.a
2016 Skyrune lasterketa (Euskadiko Kopa) 13.a
2016 Gorbeia Suzien lasterketa 7.a
2016 Anbotoko Kilometro Bertikala 2.a
Urtea Txapelketa Sailkapena
2017 Aloñako igoeran 2.a
2017 Erlaitz Aiako Harria mendi lasterketa 2.a
2017 Zegama-Aizkorri maratoian 4.47.38 (Munduko Kopa Sky) 4.a
2017 Dolomites Skyrace lasterketa. Italia (Munduko Kopa Sky) 7.a
2017 Skyrace Comapedrosa lasterketa. Andorra (Munduko Kopa Sky) 6.a
2017 Ring of Steall Skyrace lasterketa. Eskozia. (Munduko Kopa Sky) 3.a
2017 Gorbeia Suzien lasterketa (Europako Txapelketa Sky) 4.a
2017 Limone Extreme Skyrace lasterketa. Italia (Munduko Kopa Sky) 10.a
2017 Munduko Kopako sailkapen nagusia Sky 5.a
Urtea Txapelketa Sailkapena
2018 Zegama-Aizkorri maratoia 4.57.59 (Munduko Kopa Sky) 6.a
2018 Livigno Skymarathon lasterketa. Italia (munduko Kopa Sky) 7.a
2018 Buff Epic Trail maratoia (Munduko Kopa Sky) 2.a
2018 Dolomyths Run. Italia (Munduko Kopa Sky) 7.a
2018 Skyrace Comapedrosa. Andorra (Munduko Kopa Sky) 9.a
2018 Skyrace Kinlochleven. Eskozia (Munduko Kopa Sky) 9.a
2018 Hiru Handiak lasterketa.Gorbea, Anboto, Aizkorri (101 km) 2.a
Urtea Txapelketa Sailkapena
2019 Aiako VIII. mendi lasterketa 2.a
2019 Skyrace des Matheysins lasterketa, Frantziako Alpeetan 4.a
2019 Mendi lasterketen munduko kopa Japonian 8.a
2019 Mendi lasterketen Munduko Kopako seigarren proba Italiako Livigno herrian 4.a
2019 Mont-Blanc-marathon-mendi-lasterketan 9.a
2019 Royal-sky-marathon-gran-paraiso-lasterketan. Italiako Ceresole Realen 3.a
2019 Munduko kopako Bei K3 kilometro bertikalean Italiako Susan 2.a
2019 Bertikalen Munduko koparako puntuagarria Norvegiako Blamann herrian 3.a
2019 Matterhorn Ultraks "Extreme" mendi lasterketa Suitzako Zermatt herrian 10.a
2019 Europako txapelketa Alpeetako Domodossola herrian 10.a
2019 Zacup Skyrace mendi lasterketa Italiako Lombardi eskualdeko Pasturo herrian 8.a
2019 Golden Trail Series sailkapenerako azken mendi lasterketa Eskoziako, Kinlochleven herrian 9.a
2019 Alp du Grand Serren Frantziako Alpeetan 7.a
2019 Munduko Kopako finalean, Italian. 7.a

2019ko otsailean, Euskal Mendi Federazioak 2018an nabarmendutako kirolariak saritzeko galan, mendiko lasterketen saria jaso zuen.