Artzain txakurren lehiaketa

Artzain txakurren lehiaketa norgehiagoka bat da, artzain txakur batek artzainaren agindupean artaldea zaintzeko eta gidatzeko duen trebezia neurtzen duena.
Euskal Herriko artzain txakurrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herrian artzain txakurren ohiko zeregina izan da artaldeak otso eta beste basapiztiengandik babestea; horretarako, mota berezi bateko txakurrak erabiltzen zituzten, artzakurrak edo artzanorak. Euskal Herrian zakur hauek bi arrazakoak ziren, nafarroako artzanorak hegoaldean eta Pirinioetako mendiko txakurk iparraldean. Denan den, bi arraza oso antzekoak dira eta azken mendetan baino ez ziren bereizi.
XX. mendearen hasieratik, ordea, beste arraza zenbaitek ardiak gidatzeko zuten trebezia ikusita, artzainak txakurrak aldatzen hasi ziren. Txakur horien ondorengoak dira egungo euskal artzain txakurrak, bi barietaterekin: iletsua eta Gorbeiakoa.[1] Dena den Euskal Herrian erabiliak izan dira baita ere Pirinioen inguruko beste zenbait txakur arraza, denak elkarrengatik oso gertukoak. Esate baterako Landetako Labrit txakurrak eta Piriniotar ardi txakurrak.
Euskal Herriko txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Txapelketetan txakurrek lan ezberdinak bete behar dituzte artaldea mugitzeko dituzten trebeziak erakusteko.[2] [3]
Oñatiko Artzain Txakurren Nazioarteko Txapelketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herrian, artzain-txakurren lehenengo lehiaketa 1955 urtean ospatu zen Oñatin, Katalunian eta beste herrialdeetan ospatzen ziren lehiaketen ereduari jarraiki. [4]Geroztik, urtero ospatzen da irailaren erdialdean. Joxe Mari Jauregiren Bizkor txakurrak sei aldiz irabazi zuen eta 2010ean egin zioten omenaldia.[5] [6]
Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gerediaga Elkarteak antolatzen du 1964a geroztik eta Durangaldean burutzen da.[7][8][9]
Nafarroako Artzain Txakur Txapelketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1968a geroztik Uharte Arakilen Aralar Mendi elkarteak antolatzen du. 2016an omendu zuten Pilar Elizalde Jaimerena, lehiaketan partehartu duen emakume bakarra. [10] [11]
Arabako Artzain Txakur Txapelketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gipuzkoako Artzain Txakur Txapelketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Legazpin ospatzen den "Gipuzkoako Artzain Eguna"-rekin batera burutzen da.[13]
Bizkaiko Artzain Txakur txapelketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mungian.[14] 2017an itsua den txakur batek bosgarren postua lortu zuen.[15]
Amaiurko Artzain Txakur Txapelketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amaiurko bestetan, Amabirjin Egunez, abuztuak 15an egiten den ibilbide luzeko txapelketa da.[16] 2018koa XLIII.a izango da. [17]
Euskal Artzain arrazako txakur lehiaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azkoitiko Urrategi auzoan, [18]
Arraza libreko artzain txakurren Euskal Herriko txapelketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aiastian, San Migel jaien barruan.[19]
Arrietako artzain txakurren lehiaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2016. urtetik aurrera eta Arrietako Udalaren eskutik, Nazioarteko txapelketetarako puntuagarria da.[20]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Artzain Txakurraren Adiskideak. (2015-12-09). EUSKAL ARTZAIN TXAKURRA (EAT ILETSUA ETA GORBEIAKOA). (kontsulta data: 2018-08-14).
- ↑ «Artzain-txakurren lehiaketa - herrikirolak» www.euskalkiroletajokoak.com (kontsulta data: 2018-08-14).
- ↑ Xaloa Telebista. (2017-08-20). Amaiurko Bestak 2017 - Artzai zakur txapelketa. (kontsulta data: 2018-08-14).
- ↑ «Gaur egun eratorritako kirola» eimakatalogoa.eus (kontsulta data: 2018-08-14).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ EiTB, Euskal Irrati Telebista. «Oñatiko Artzain Txakur Txapelketa: Bizkor txapelduna hil da» www.eitb.eus (kontsulta data: 2018-08-14).
- ↑ «Antonio Alustizak eta 'Ttiki'k irabazi dute Oñatiko Nazioarteko Artzain txakur txapelketa» https://erran.eus (kontsulta data: 2018-08-14).
- ↑ User, Super. «Artzai Txakur Txapelketa - Gerediaga Elkartea» www.gerediaga.eus (kontsulta data: 2018-08-14).
- ↑ (pdf) [http://www.xn--abadio-0wa.org/es-ES/Servicios/DesarrolloruralComercioyTurismo/Ardi%20Jaia%202016/TXAPELDUNAK%201967-2015.pdf 1967- 2015 Irabazleak. Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketa. ].
- ↑ «Euskal Herriko Artzain-txakur Txapelketa jokatuko da gaur» https://anboto.org (kontsulta data: 2018-08-14).
- ↑ «Nafarroako Artzain Txakur Txapelketan parte hartuko dute eskualdeko hiru artzainek igandean Uharte Arakilen» https://erran.eus (kontsulta data: 2018-08-14).
- ↑ Berria.eus. «Artzainen omenaldia» Berria (kontsulta data: 2018-08-14).
- ↑ «Fernando Etxebarria Arabako Artzain Txakur Lehiaketako txapeldu berria» https://goiena.eus (kontsulta data: 2018-08-14).
- ↑ Vasco, Diario. «Gipuzkoako Artzain Txakurren Txapelketa 2016» agenda.diariovasco.com (kontsulta data: 2018-08-14).
- ↑ «Jose Urien abadiñarra bigarren Mungiako artzain-txakur txapelketan» https://anboto.org (kontsulta data: 2018-08-14).
- ↑ Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. «Itsua den 'Kit' txakurra bostgarren Bizkaiko artzain txakur txapelketan» www.eitb.eus (kontsulta data: 2018-08-14).
- ↑ «Amaiurko Artzain Txakur Txapelketak 34 urte bete ditu» https://erran.eus (kontsulta data: 2018-08-14).
- ↑ «XLIII. Artzain Zakur lehiaketa eta XVI. Ardi erakusketa eginen dituzte abuztuaren 15ean Amaiurren» https://erran.eus (kontsulta data: 2018-08-14).
- ↑ «Artzain txakur lehiaketa ikusgarria» El Diario Vasco 2010-07-20 (kontsulta data: 2018-08-14).
- ↑ barren.eus. «barren.eus - Manuel Gorriti eta Argi txakurra nagusi Aiastiako artzain txakur lehiaketan» barren.eus (kontsulta data: 2018-08-14).
- ↑ «Arrietako Udalak bere hirugarren artzain txakurren lehiaketa antolatu du» Hamaika Telebista (kontsulta data: 2018-08-14).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artzaintzaren formula matematikoa [1](EITB, bideoa, 2016)