Skakeitan
Skakeitan | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Donostia (Gipuzkoa) |
Musika mota | rock, reggae, ska |
Urteak | 2008 - |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Mauka |
Taldekideak | |
Pello Armendariz Olatz Salvador Julen Idigoras Borja Anton Asier Iriondo Aitor Valcarlos Gorka Valcarlos Ander Zabala | |
Informazio gehigarria | |
Skakeitan 2008. urtean Donostian sortutako musika taldea da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2010. urtean beren izaera definitzen hasiko zen lehen lan luzea grabatu zuten Usurbilgo Higain Estudioetan, Ahots gabekoen ahotsa (2012), hain zuzen ere. Handik aurrera, bai nazio mailan, bai nazioarteko mailan aski ezagunak diren hainbat talderekin batera jotzeko aukera izan zuten, Manu Chao artistarekin 40.000 pertsonen aurrean emandako kontzertua, kasu.
2014 urte amaieran iritsi zen, ordea, Skakeitan taldeak jasandako eboluzioaren fruitu izan den Orekariak (2014) lana, hau ere Usurbilgo Higain Estudioetan aurrera eramana Haritz Harreguyren gidaritzapean. Proiektu honen babes ekonomikoa ahalbidetzeko, crowdfunding edo finantzaketa kolektibo baten aldeko apostua egin zuten, oso erantzun ona izan zuelarik.
Handik aurrera, asko izan dira taldeak zapaldu dituen oholtzak. Adibidez, 2015. urtean Benicassimen (Valentzia) egiten den Rototom Sunsplash jaialdian izan ziren, Europako reggae jaialdi garrantzitsuenean, hain zuzen ere. Bad Manners taldearekin batera zenbait kontzertu egin dituzte, hala Euskal Herrian nola estatuan. Japonian ere aritu ziren 2015ean Japan Tour izeneko biran Tokioko hainbat aretotan zuzenekoak ematen. 2016. urtearen hasieran Suitzan izan ziren zuzeneko emanaldi batzuk eskaini zituzten Berna, Luzerna eta Bremgartenen, besteak beste, Reitschule etxe mitikoan ere izan ziren.
2016. urte amaieran disko berria aurkeztu zuten, hau ere Haritz Harreguyren Higain Estudioetan grabatu eta nahastua. Galera (2016) izenburupean bederatzi abesti berri dakartzate, oraindik zeresan handia dutela argi utziz.
Taldekideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Pello Armendariz - ahotsa.
- Borja Anton - gitarra.
- Asier Iriondo - baxua eta koroak.
- Olatz Salvador - teklatuak eta koroak.
- Julen Idigoras - bateria.
- Aitor Valcarlos - tronboia.
- Gorka Valcarlos - tronpeta.
- Ander Zabala - tronboia eta koroak.
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Skakeitan (2010).
- Ahots gabekoen ahotsa (2012, Mauka).
- Orekariak (2014, Mauka).
- Galera (2016, Mauka).
- Galera Beats (2017, Mauka) - Remixak
- Nola galdu denbora (2019, Mauka).
- Eman ez genuen kontzertua (2021, Mauka).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- MondoSonoro. Skakeitan publican su segundo álbum Orekariak
- Diario Vasco. Esta noche llega la primavera a Goierri
- InfoAsturies. A la venta les entraes pal entamu del ciclu Glayíos/Oihuak, con Skama La Rede y Skakeitan
- ElCorreo. Bizkaia disfrutó del Carnaval
- Naiz. Tratu txarren aurkako kontzertua
- MondoSonoro. Manu chao visita Donostia en favor de las fiestas populares
- Berria. Manu Chao Donostian izango da uztailaren 9an Piratek gonbidatuta
- Badok. Orekariak (Skakeitan, 2014)
- Hamaika Telebista. Skakeitan taldeak Orekariak bigarren diskoa kaleratu du
- Etxepare. Glayíos/Oihuak zikloaren hasiera: Skakeitan eta Skama la rede
- Skakin Sounds. Entrevista a Pello Armendariz
- EL Comercio. Skama la Rede y Skakeitan abren en Oviedo un ciclo de conciertos astur vascos
- Hamaika Telebista. Skakeitan taldea gertutik ezagutu dugu
- http://ttanttakun.org/2014/12/skakeitan-elkarrizketa Ttan ttakun Irratia. Skakeitani elkarrizketa]]
- Gaztea. Skakeitan: Aurreko lana baino landuagoa da bigarren hau
- Berria. Skakeitan musika taldeko kideei elkarrizketa