Txikipedia:Olio

Wikipedia, Entziklopedia askea

Olioa janariak prestatzeko erabiltzen den oinarrizko osagai bat da (ikus sukaldeko olioa), baina orokorrean edozein substantzia koipetsu, likatsu eta suharbera izan daiteke olioa, giro-tenperaturan likidoa, uretan disolbaezina eta disolbatzaile organikoetan disolbagarria. Adiera zabalago horren barruan sartzen dira automobilen motor-olioa, makinak eta motorrrak lubrifikatzeko olioak, baita petrolioa bera ere.

Izena latinezko oleum hitzetik eratorria da.

Sukaldeko olioa zenbait landare edo animaliarengandik lortzen da, beste olioak mineraletatik edo sintetikoki lortzen dira. Horrelako gaiak Industrian erabiltzen denean joera handiagoa dago olio baino koipe hitza erabiltzeko, baina salbuespenak ere badira, motor-olio esaterako.