Edukira joan

Txikipedia:Pasai San Pedro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pasai San Pedroko ikuspegia Pasai Donibanetik.

Pasai San Pedro Pasaiako (Gipuzkoa) udalerriaren barruti bat da.

2.809 biztanle zituen 2007an.

Pasaiako portuaren mendebaldean kokaturik dago. Mendebaldean Trintxerpe auzoarekin muga egiten du, eta ekialdean berriz, Pasai Donibane aurrez aurre du.

Denbora laburrez (1887 eta 1897ko errolden artean) Pasaia bi udalerritan banatu zen, Pasai San Pedro eta Pasai Donibane izenak izan zituztenak. XIX. mendean Pasaiako badiara begira dagoen kalea eraiki aurretik, Pasai San Pedro herriguneko kale nagusia gaur egungo Pasai Donibaneko herriguneko kalearen antzekoa zen.

Pasai San Pedro Arrokaundietatik.
Pasai San Pedroko ikuspegia Pasai Donibanetik.

Hizkuntza nagusia Euskara da, gaztelaniaz ere usu hitz egiten da.

Kanalaren bestaldean San Pedroko ontziralekua dago. Torreatzeko iturria ikustekoa da eta han datorren ura sendagarria omen da, agian horregatik herritarrek loreontziz eta landarez apaintzen dute.

San Pedroko kaleetan antzinako zenbait etxe daude, armarri eta guzti: esate baterako Etxeberria, eta Blas Lezokoa Olabarrieta (1689‑1741) almirantearen jaiotetxea. Blas Lezokoak Indietako Kartagenaren (Kolonbia) defentsan jardun zuen eta ingelesen ontzidiaren erasoari aurre egiteko borrokan heroia izan zen.[1]

Erreferentzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Pasai San Pedro. 2023-03-02 (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).