Perloi beltza Ozeano Atlantikoan, Mediterraneo itsasoan eta Itsaso Beltzean bizi den arraina da, hau da ur gaziko arraina da.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere izen zientifikoa, Eutrigla gurnardus da. Euskal Herriko toki desberdinetan honela izendatzen da: Arrain Beltz, Berloi, Perla, Kukutz-Baltz...
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Buru handia eta muturra gorantz du. 50cm inguruko luzera du. Alboan, gutxi gorabehera 75 ezkata ditu eta arantza handi bat du erdian. Kolore grisa, gorrixka edo marroixka izan ohi ditu. Normalean 140 metro arteko sakoneran ibiltzen da.
Elikadura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gehienbat ganba eta karramarroez elikatzen dira. Arrainak ere jan ditzake.
Ugalketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Otsailean askatzen dituzte arrautzak kostaldetik urrun eta jaiotakoan kostaldera hurbiltzen dira.
Gastronomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Perloi Beltza Asian asko kontsumitzen da. Txina da munduko ekoizle handiena. Euskal Herrian ez da horren preziatua.