Txikipedia:Printze txikia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Printze txikia (Le Petit Prince) Antoine de Saint-Exupéryk frantsesez idatzitako ipuina da. 1943. urtean argitaratu zen Ameriketako Estatu Batuetan.

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Printze txikia
Saint-Exupéryren marrazkian oinarritutako lana.
Datuak
Idazlea (1943)
Argitaratze-data 1943ko apirilaren 6a
Generoa Eleberria
Jatorrizko izenburua Le Petit Prince
Hizkuntza frantsesa
Herrialdea Frantzia
Ilustratzailea Antoine de Saint-Exupéry
Bilduma Blanche/Jeunesse
Orrialdeak 104
ISBN 978-0152465032
OCLC 22583605
Euskaraz
Izenburua Printze txikia
Itzultzailea Patxi Zubizarreta (2001)Iñaki Sipiri (1985)
Argitaratze-data 2001)Txertoa (1993
Orrialdeak 9682
ISBN 97884833174959788471481689

Bigarren mundu gerran egilea New Yorkera joan zen babes bila 1942ko uda bukaeran eta hor hasi zen istorioa, Long Islandeko Bevin House izeneko etxe ezagun batean. Liburuaren gerrari ihes egiteko eta berriz jaiotzeko beharraren sentimendua ageri dira ipuinean.

Interpretazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zer adierazi nahi zuen printze txikiak? Printze Txikia, idazteko moduagatik haurrentzako liburutzat hartzen den ipuina da, baina izatez helduaroaren kritika bat da. Bizitzaren zentzua, bakardadea, adiskidetasuna, maitasuna eta galera... bezalako gai sakonak lantzen ditu.

Itzulpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuak: Euskaraz itzulita

  • Printze txikia (Le Petit Prince) (1970). Plan/Beobide argitaletxea. Itzultzailea: Xalbador Garmendia.
  • Printze txikia gidoia Enkarni Genua (Txotxongilo taldea) il. Jesus Lucas (1985, Erein) ISBN: 84-7148-168-5
  • Printze txikia mold. Pellicer, Miquel (2001, Ttarttalo) ISBN: 84-8091-687-7
  • Printze txikia itz. S. Garmendia. Donostia: Plan: Iñaki Beobide [banatzailea], [197u?]
  • Printze txikia itz. Patxi Zubizarreta (2001, Elkarlanean, Salamandra) ISBN: 84-8331-749-4; 84-8331-750-8
  • Printze ttipia itz. Panpeia Etxebarne (Sü Azia) ISBN: 978-2-9544626-0-8
  • Printze txikia mold. Sara Torrico, itz. Iraitz Urkulo (2014, Susaeta) ISBN: 978-84-677-4290-9
  • Printze txikia [musika] Barriola deklamazio saria. [Donostia?] TX Audio Zerbitzuak. L.G. 1992.
  • Printze txikia [musika] Printze txikia: Euskal Herriko azken lamiña! Donostia KEA L.G. 1984.
  • Printze txikia [musika] Printze txikia. [kasetea] Txontxongillo. Kea, L.G. 1993.
  • Printze txikia [filma] Printze txikia Antoine de Saint-Exupéry [Beta Bideoa]; Enkarni Genua; Manolo Gómez; [Donostia?] L.G. 1986.
  • Printze txikia [filma] Printze txikia. Zinearaba: zinema estreinaldiak euskaraz aire librean: Ozaeta, 25 abuztua = estrenos de cine al aire libre en euskera: Ozaeta, 25 agosto: Printze Txikia. [Vitoria-Gasteiz] Arabako Foru Aldundia = Diputación Foral de Álava L.G. 2017

Egokitzapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema: