Xalbador Garmendia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xalbador Garmendia
Bizitza
JaiotzaZaldibia1932ko irailaren 20a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaAnoeta2018ko azaroaren 14a (86 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta hizkuntzalaria

Literaturaren Zubitegia: 35

Xalbador Garmendia (Zaldibia, Gipuzkoa, 1932ko irailaren 20a - Anoeta, Gipuzkoa, 2018ko azaroaren 14a[1]) euskal idazlea izan zen.[2]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo ikasketak Tolosako sakramentinoekin egin ostean, Erromako Unibertsitatera joan zen Teologia ikastera. Handik itzultzean Maulen bizi izan zen eta leku ezberdinetan aritu zen lanean: Zeruko Argia aldizkarian zuzentzaile, Eusko Kontseilu Gorena-ko itzultzaile, Egin egunkariko euskara arduradun, eta abar. Euskaltzain urgazlea da.[3]

1968ko Arantzazuko biltzarrean euskara batuaren deklinabideari buruzko txostena aurkeztu zuen. Hainbat hedabidetan aritu zen euskara zuzentzaile gisa.[4]

Ordurako euskal kulturgintzan bete-betean zebilen; besteak beste, antzerkiaren esparruan eta dantzaren arloan —Tolosako Udaberri dantza taldearen sortzaileetakoa izan zen—. Itzulpen arloan ere nabarmendu da, hainbat obra klasiko itzuli baititu euskarara: Albert Camusen Les Justes (Gizon zuzenak, 1967), Antoine de Saint-Exuperyren Le Petit Prince (Printze txikia, 1970) eta Gabriel Garcia Marquezen Crónica de una muerte anunciada (Heriotza iragarritako baten kronika, 1982), adibidez.

Euskara zuzentzaile ere aritu zen hainbat hedabidetan; besteak beste, Zeruko Argia-n eta Egin-en. Eusko Kontseilu Goreneko itzultzaile ere izan zen, eta Gernikako estatutuaren itzulpenean aritu zen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haur eta gazte literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dibulgazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzulpengintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Xalbador Garmendia hizkuntzalaria hil da. 2018ko azaroaren 14a. Berria.eus
  2. Harluxet hiztegia: Xalbador Garmendia. (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).
  3. Auñamendi: Xalbador Garmendia. (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).
  4. Xalbador Garmendia hizkuntzalaria hil da. 2018ko azaroaren 14a. Berria.eus
  5. [http://www.eizie.eus/en/Argitalpenak/Senez/20021001/lopez An analysis of Children's and Young People's Literature translated into Basque: Functions, influences, and strategies / Manu Lopez Gaseni itz. Mikel Morris (Senez, 2002-10-01). ] (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Euskal idazleak
Euskal idazleak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.