Patxi Zubizarreta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Patxi Zubizarreta
Patxi Zubizarreta.JPG
Bizitza
Jaiotza Ordizia1964ko urtarrilaren 25a (53 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Lanbidea
Lanbidea idazlea
Jasotako sariak

Patxi Zubizarreta Dorronsoro (Ordizia, Gipuzkoa, 1964ko urtarrilaren 25a) euskal idazle oparoa da. Euskal Filologiako ikasketak egin zituen Gasteizen, egun, bertan bizi da. Helduen Literaturan eta itzulpengintzan lan asko egindakoa den arren, Haur eta Gazte Literaturan argitaratutako lanengatik da bereziki ezaguna. [1] Hiru aldiz eskuratu du Haur eta Gazte Literaturaren Euskadi Saria: 1997an, Gizon izandako mutila lanarekin; 2006an Pantaleon badoa liburuarekin; eta 2010ean Xia Tenzinen bidaia miresgarria lanarekin. Horrez gain, kolaboratzaile lanak ere egin ditu hainbat hedabidetan.[2].

Literatur ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1990eko hamarkadan, Haur eta Gazte Literaturako idazleak eta bestetik heldu literaturakoak bereizten ziren. Haietako zenbait, Patxi Zubizarreta barne, Helduen Literaturatik Haur eta Gazte Literaturaren mundura hurbiltzen hasi ziren, bi arlo horien arteko mugak apurtuz.

Irakasle lanetan ibili ondoren, literatura munduan murgildu zen Ametsetako mutila (Elkar, 1991) lanarekin hasita.[3]. Bibliografia luzea osatu du urte hauetan guztietan.

Hainbat genero landu ditu Zubizarretak: errealismo fantastikoa, zientzia fikzioa, bidaia-liburua, humorea, familia, migrazioa, amodioa, kultura-aniztasuna eta herri-literatura. Baina gehien landu duen generoa ipuinak dira. Hainbat lanetan maiz jaso ditu tradiziotik etorritako ipuinak, narrazio nagusi batean harilkatuta.

Gaiei dagokienez, bere liburuetan gehien landu duen gaia immigrazioarena da, bereziki Ipar Afrika eta Europa artean ematen dena. Gai hau, immigrazioa, haurrentzako ulergarria den moduan azaltzen du, haiek erraz eta egoki uler dezaten. [4] Patxi Zubizarretaren lan ezagunenen artean da Usoa; liburu-bilduma honen lehen pausoak, Berria egunkariaren Mantangorri haurrentzako aldizkarian aurki ditzakegu.

Itzulpenei dagokionez, berriz, Zubizarretaren hainbat lan, euskaraz zein gazteleraz idatziak, beste hizkuntza batzuetan argitaratuak izan dira.

Bestalde, idazketarekin erlazionaturiko hainbat ekintzetan ere jarduten da, hala nola, prentsarekin kolaboratzaile moduan eta hitzaldi zein errezitaletan parte hartuz. Gainera, musika eta literatura uztartzeko ahalegin handiak egin ditu, hala nola, Hamar mezu eta dei bat, 28 letra eta 7 nota munduari itzulia egiteko, Zikoinaren hegaldia, etab.

Hain zuzen, musika, irudiak eta literatura uztartuz, zenbait ikuskizun ere sortu ditu. Besteak beste, Londresen egin zen IBBYren Nazioarteko Kongresuan aurkeztutako Flying over paper/Paperean hegan ikuskizuna, Galtzagorri Elkartearen eta Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin [5]; edota bi elkarte horiekin Boloniako Haur Liburuaren Nazioarteko Azokan aurkeztutako Ants, horses, elephants (Inurriak, zaldiak, elefanteak) [6].

Estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zubizarretak erabiltzen duen estiloa oso landua da, baita arina ere. Horrek, irakurtzera gonbidatzen du irakurlea.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Patxi Zubizarretaren lanen zerrenda»

Oso luzea eta oparoa da Patxi Zubizarreta idazlearen liburuen zerrenda. Narrazioa, nobela, poesia, Haur eta Gazte Litertura, antzerkia... denetarik idatzi du. Hauek dira Haur eta Gazte Literaturan azken urteetan argitara emandako liburuak:

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1991: Lizardi saria, Matias Ploff-en erbakiak.
  • 1993: Baporea saria, 1948ko Uda.
  • 1995: A.M.Labaien saria, Eztia eta ozpina.
  • 1997: Euskadi saria, Gizon izandako mutila.
  • 2002: Vitoria-Gasteiz Udaleko HGLko Itzulpen Saria, Printze txikia.
  • 2003: White Ravens Saria (Juan Kruz Igerabiderekin batera), Paularen zazpi gauak.
  • 2003: IBBYko Ohorezko Zerrenda, Printze txikia.
  • 2005: Gipuzkoako Diputazioko Liburu Gaztea, Usoa, Karpeta morea.
  • 2006: CCEI Saria, Sola y Sincola.
  • 2006: Euskadi Saria, Pantaleon badoa.
  • 2007: IBBYko Ohorezko Zerrendarako hautatu zen Urrezko giltza liburua.
  • 2010: Euskadi Saria, Xia Tenzinen bidaia miresgarria.
  • 2014: Haur Literaturako Mikel Zarate V. Saria, Mundua baloi batean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]