Rabat Afrikako iparraldean dagoen hiri bat da, bai eta Marokoko hiriburua ere. 117 kilometro koadro ditu eta 2014ko datuen arabera, ia 580.000 biztanle zituen. Ozeano Atlantikoaren ondoan dago eta hiritik Bu Regreg ibaia igarotzen da.
Rabatek historia motza du Marokoko beste hiri batzuekin alderatuta. XII. mendean garrantzia hartzen hasi zen, harik eta XVII. mendean oso garrantzitsu bilakatu zen arte. XVII. mendean, piraten mende ere egon zen. XX. mendean, Frantziak hiria menperatu zuen eta Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Frantziak nahiz AEBk hiriaren inguruetan base militarrak jarri zituzten.
Rabatek klima mediterraneoa du. Urteko eguneko batez besteko tenperatura 17,2 gradukoa da eta urtean, 554,9 milimetro prezipitazio egin ohi ditu.
Kulturan, garrantzitsuak dira Hasan Dorrea, Balima hotela, As-Sounah meskita eta San Pedro katedrala.