Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea
👨‍👨‍👦‍👦
Biztanleak
37.076.584
🔎
Azalera
446.550 km²
🏙️
Hiriburua
Rabat
📷
Argazkiak
ikusi
Maroko, mapan kokatuta, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa ere sartuta

Maroko Afrika iparraldeko herrialde bat da. Rabat da haren hiriburua, baina Casablanca da biztanle gehien dituen hiria. Herrialdeak 33 milioi biztanletik gora ditu.

Estatu monarkikoa da, hau da, erregea dauka, Mohammed VI.a Marokokoa.

Marokoko bandera.

Iparraldean Rif mendiak ditu. Atlas mendiek, aldiz, hego-mendebaldetik ipar-ekialdera zeharkatzen dute lurraldea. Mendi garaiena Jebel Toubkal da (4.167 m).

Herrialdearen hego-mendebaldean Sahara basamortua dago.

K.a. 2000. urte inguruan berbereak sartu ziren Marokoko lurretan.

K.a. V. mendean kartagotarrek hiriak sortu zituzten kostaldean.

Kartago desegin ondoren, berbereak erromatarren aliatu bihurtu ziren, eta Marokoko lurrak Erromako Inperioan sartu zituzten.

VII. mendean arabiarrak sartu ziren eta Islama ezarri zuten erlijio gisa.

Atlas mendiak

XI. mendean Mauritaniako berbereek (almorabideek) Marokoko lurraldea konkistatu zuten. XII. mendean almohadeek hartu zuten boterea, eta XIII. mendean marindarrek.

XX. mende hasieran Frantziak eta Espainiak konkistatu zuten Maroko. 1921an Abd el Krim emirrak matxinada antolatu zuen Rifen, konkistari aurre egiteko. 1926. urtean matxinada garaitu zuten Frantzia eta Espainiak.

Hamra meskita, Fez hirian

1956an lortu zuen independentzia Marokok.

1975ean Marokoko erregeak Mendebaldeko Saharako lurrak hartu zituen.

Biztanle gehienak berbere jatorrikoak dira, hiru laurden, hain zuzen ere. Nahiz eta gaur egun biztanleen laurden batek bakarrik hitz egiten duen berber hizkuntza. Bigarren talde nagusia arabiarrak dira. 100.000 europar eta 12.000 judu ere bizi dira Marokon.

Hiri nagusiak hauek dira: Casablanca (2.940.000 biztanle), Marrakex (1.517.000 biztanle) eta Fez (510.000 biztanle).


Argazki galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]