Txikipedia:Robin Le Normand

Wikipedia, Entziklopedia askea

     

Robin Le Normand
Robin Le Normand

Robin Le Normand Errealean jokatzen duen futbolari profesionala da. 1996. urteko azaroaren 11n jaio zen Pabun (Bretainia, Frantzia). Orain Donostian bizi da (Euskal Herria,Gipuzkoa).

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Le Normandek bere ibilbidean 3 taldeetan jokatu du[1]; Stade Brestois 29n, Sansen (bigarren mailako erreala) eta Errealean. Arrakasta gehien eduki duen taldea Errealean izan da. Defentsa zentral postuan jokatzen du. Robinek 2 titulu irabazi ditu guztira: Errege Kopa (2019/20) eta UEFA Nations League (2022/23).

Selekzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Le Normandek Espainiako selekzioan jokatzen du, Frantzian jaioa izan arren. Robin Espainiako selekzioarekin 26 urterekin hasi zen jolasten. Gol bat sartu zuen, 8 partida jokatu arren, Espainiako selekzioan.

Le Normanden estatistikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Le Normandek 1,87 metro neurtzen ditu eta 80 kg pisatzen ditu. Robinek 852.000€ irabazten ditu, urtero eta transfermarkten arabera 40 milioi euro ingurukoa da bere merkatuko prezioa. Le Normandek, 221 partida jolastu ditu bere karreran zehar eta guztira, 8 gol sartu ditu, 4 Sansen eta 4 Errealarekin goi mailan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Robin Le Normand. 2023-11-23 (Noiz kontsultatua: 2024-02-14).