Wikipedia, Entziklopedia askea
Rodioa elementu kimikoa.

Rodioa elementu kimiko bat da, Rh ikurraz adierazten dena. Platinoaren taldeko ( elementu kimiko bat da, Pt ikurraz adierazia ). Platinoa mehategietan agertu ohi da.

Taula periodikoa

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rodioa metal oso iraunkorra da eta distira handikoa da. Rodioak platinoak baino urtze-puntu altuagoa eta dentsitate baxuagoa dauzka. Rodioa erabat disolbatzeko, hauts bihurtu eta azido sulfurikoan disolbatu behar da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rodioa (grezieraz rhodon, "arrosa" esan nahi duena) 1803an aurkitu zuen William Hyde Wollastonek, paladioa aurkitu eta gutxira.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Distira iraunkorra duten gainazal gogorrak osatzeko, kontaktu elektriko egonkorretan zein lerragarrietan, ispiluetan eta islatzaileetan eta bitxigintzan erabiltzen direnak.