Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sahats

Sahatsa

Sahatsa zuhaitz eta zuhaixka hostogalkorrez osatutako generoa da, Ipar hemisferioko eremu hotz eta epeletan banatzen da nagusiki eta lur hezeak nahiago ditu. Genero honetako kideek, "Sahats" izena hartzen dute, horien artean, mundu osoan gehien landatu den espeziea, Babiloniako sahatsa edo sahats negartia (S. babylonica).

Sahats guztiek azal urtsua dute. Egurra gogorra da, malgua eta normalean leuna. Adar lirain eta zuntzezkoak dituzte, horien ezaugarri nagusiak gogortasuna, luzera eta erresistentzia dira. Aireko sustraiak ere erraz garatzen dituzte.

Gerba arra

Hostoak, sarri, elongatuak, biribilak edo obalak ere izan daitezkeen arren, sarri, ertz zerratuak (zerra formakoak) dira. Landare dioikoak dira (lore maskulino eta femeninoak landare ezberdinetan). Udaberri hasieran sortzen dira gerbak, askotan hostoak baino lehenago edo aldi berean.

Nagusiki lorezaintza apaingarrira bideratuta dago, baina beste espezie batzuk ere aurki ditzakegu, hala nola, sahats ahuntza (Salix caprea), zeinen kimuak ahuntzentzako gozotasun bat den. Zumea (Salix fragilis) aldiz, erabilera finken itxiturak egiteko eta adarrak saskigintzarako erabilgarria da.

Ibaietan, erreketan, urtegietan, eta, orokorrean, maila freatikoa azaletik hurbil duen edozein lurzorutan hazten da. Eroritako adaxkak sustraitzeko gaitasun ona du, ibaietatik igarotzen direnak, eta horrek eremu berriak kolonizatzeko aukera ematen dio, eta uholdeen ondoren kolonizatzeko bereziki egokia da.

Salix babylonica landare bezala, Carlos Linneoizan zen deskribatu zuen lehena, 1753an. Honen harira, sahatsari dagokion sailkapen zientifikoa honelako da:

ERREINUA LANDAREA
ORDENA MALPIGHIALES
FAMILIA SALICACEAE
GENEROA SALIX/SAHATSA


300-400 sahats espezie daude, eta horien artean ezagunenak sahats negartia eta sahats zuria dira. Sahats Zuriari dagokionez, aspirinaren osagaiak hemendik ateratzen ziren lehen. Sahats Negartiaren inguruan berriz, hainbat mito eta legenda daude, zuhaitz hau, zuhaitz "magiko" bezala azaltzen dena.