Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea
👨‍👨‍👦‍👦
Biztanleak
16.876.720
🔎
Azalera
196.722 km²
🏙️
Hiriburua
Dakar
📷
Argazkiak
ikusi

Senegal Afrika Mendebaldean dagoen herrialdea da. Hiriburua Dakar da.

Senegalgo bandera

530 kilometroko kostaldea du Ozeano Atlantikoaren bazterrean.

Iparraldean Senegal ibaia dauka, eta muga egiten du Mauritaniarekin. Ekialdean Faleme ibaia dauka, eta muga egiten du Malirekin. Ibai gehiago ere badaude Senegalen: Saloum, Gambia, Casamance...

Hego-ekialdean Fouta Djalon mendiak daude, nahiz eta Senegal gehiena zelai lauak diren.

Txalupak Saint-Louisen

Senegalen basamortu lehorreko eta tropiko hezeko klimen ezaugarriak aurki daitezke.

Islam erlijioa XI. mendean sartu zen Senegal ibaiaren haranera.

XIV. mendean Wolof inperio garrantzitsua sortu zen.

XV. mendean portugaldarrek merkataritza guneak sortu zituzten Senegalgo kostaldean eta irletan.

Autobus bat Dakarren

1638an frantsesek Saint-Louis hiria sortu zuten, esklaboak saldu eta erosteko. Eta Senegal osoa konkistatu zuten.

1960an Senegalek independentzia lortu zuen.

2016an 14,7 milioi biztanle zituen. Dakar da hiri nagusia, eta 2,5 milioi biztanle baino gehiago ditu.

Massalikoul Djinâne meskita Dakarren

Etnia nagusiak hauek dira: Wolof, fulani, serer, mandinka, jola eta soninke.

Hizkuntza ofiziala frantsesa da, baina etnia bakoitzak bere hizkuntza erabiltzen du.

Biztanle gehienak (%95 inguru) musulmanak dira.

Baobab zuhaitza Casamance eskualdean

Nekazaritza da nagusi. Kakahuetearen landaketak garrantzia handia dauka.

Azken hamarkadetan turismoak ere indar handia hartu du.

Saint-Louis hiriko kale bat

Senegaldar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Ousmane Sembène (1923-2007), idazlea eta zine zuzendaria
  • Ismaël Lô (1956), musikaria