Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1783ko uztailaren 24a
Caracas eta Birthplace of Simón Bolívar (en) Itzuli
💀
Heriotza
1830eko abenduaren 17a
Quinta de San Pedro Alejandrino (en) Itzuli
🔨
Lanbidea
politikari
📷
Argazkiak
ikusi

Simón Bolívar 1783ko uztailaren 24an jaio zen, Caracasen, (Venezuela) hain zuzen, eta 1830eko abenduaren 17an hil zen.  Askatzaile ezizenez ezagutua, militar eta politiko Venezolarra izan zen. Baita, Latinoamerikako herrialdeak Espainiar Inperioarekiko independentzia lortzeko prozesuaren bultzatzaile nagusia ere.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere amak Maria de la Concepción zuen izena eta aitak Juan Vicente. 4 anai arreba zituen: hiru zaharrago eta gazteago bat. Simónek 2 urte zituenean aita hil zitzaion tuberkulosiagatik, eta seguraski garai honetan berak ere hartu zuen gaixotasuna, gerora azaldu baitzitzaion.

Simónek 9 urte zituenean ama hil zitzaion eta aitonarengana joan behar izan zuen bizitzera, gero aitona hil zenean osabaren etxera joan zen bitzera(Espainiara). Esaten dutenez ez zuen oso harreman ona osabarekin.

Ezkontzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainian ezagutu zuen María Teresa Rodríguez del Toro y Alaizarekin ezkondu zen, 1802ko maiatzaren 26an, Bolívarrek 19 eta Mariak 21 urte zituela. Ezkonberriak Caracasera joan ziren bidaian, baina iritsi eta aste batzuen buruan maria Teresa gaixotu eta hil egin zen.

Europako bigarren bidaiaz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emaztea hil zitzaion urte berean, Parisera bidaiatu zuen eta Simón Rodríguezekin elkartu zen, hura irakasle izan zuen. Elkarrekin Italiara ere joan ziren eta 1805eko abuztuaren 15ean, Erromako Monte Sacronen egin zuen bere aberria askatzeko zina.

1806an, Venezuelara itzuli zen eta, familiaren negozioak kudeatzen zituen bitartean, iraultzaren ahaleginekin egin zuen bat.

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1830eko abenduaren 17an, hil zen, 47 urte besterik ez zituenean. Bogotara bidai bat egin zuen lagun eta politikoekin, bueltatzean osasunak okerrera egin zion. Santa Martara itzuli zen sendatzeko baina bere osasunak okerrera egin zuen, tuberkulosia eta sukar tifoideaz hil zen.

Ibilbide militar-politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolonbia handiaren sorreran parte hartu zuen. Lehendakari izan nahi zuen, Ameriketako konfederazio politiko eta militar handia indartzeko nahia baitzuen. Ameriketako Gizona latino kontsideratzen dute eta Historia Unibertsalaren pertsonaia nabarmena. Nazionalismo latino-amerikar askok gurtzen dute.