Txikipedia:Simone Laudehr

Wikipedia, Entziklopedia askea
Simone Laudehr entrenamenduan

Simone Melanie Laudehr Regensburg, Alemania, 1986ko uztailaren 12an jaio zen. Alemaniar kirolaria da, Alemaniako Bundesliga futbol ligan erdilari gisa aritzen zena. Haren zenbakia 6-a zen, baina batzuetan 8-a bizkarrean eramaten zuen. 2021-ean erretiratu zen Munich-eko Bayern-ean. 10 urtez jolastu zuen alemaniar selekzioarekin. Zelai erdian jolasten zuen normalean baina beste posizioetan ondo moldatzen zen baina batez ere zelai erdian.[1]

Ibilbidea kirolan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

3 urterekin hasi zen futbolean jolasten FC Tegerhein-ean eta Emakumeen Bundesligako Bayern Munich izan zen bere azken taldea 2017an. 10 urtez jokatu zuen Alemaniako selekzioan , 2007tik 2017ra, 2007ko Munduko Kopa irabazi eta gutxira, 2016ko Olinpiar Jokoetan urrea irabazi zuen. Alemaniar selekzioarekin 100 alditan jokatu egin zuen eta 26 gol sartu zituen. Laudehr jokalari polifazetikoa ia edozein postutan jokatzeko gai zen, baina zelai erdian kokatzen zen gehienbat. Buruz buruko golak sartzeko gaitasunagatik eta saskibaloian jokatzeko zaletasunagatik , bere taldekideek "Air Laudehr" ( Aero Laudehr ) ezizena jarri zioten.[2]

Lorpen nazionalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lorpenak Futbol taldea Herrialdea Urtea
Alemaniako Kopa FCR 2001 Duisburg-a Alemania 2009
Alemaniako Kopa FCR 2001 Duisburg-a Alemania 2010
Alemaniako Kopa 1. FFC Frankfurt-a Alemania 2014
Emakumeen Bundesliga Munich-eko Bayern-a Alemania 2020-21

Lorpen internazionalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lorpenak Taldea Non jokatu zen? Urtea
Copa Mundial Sub-20 Alemania Tailandia 2004
Champions-a FCR 2001 Duisburg-a Rusia / Alemania 2008-09
Mundiala Alemania Txina 2007
2008-ko Joko Olimpikoak Alemania Txina 2008
Emakumeen Eurokopa Alemania Finlandia 2009
Champions-a 1. FFC Frankfurt-a Alemania 2014-15
Emakumeen Eurokopa Alemania Suedia 2013
2016-ko Joko Olimpikoak Alemania Brasil 2016

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Simone Laudehr. 2021-06-23 (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
  2. (Gaztelaniaz) Simone Laudehr. 2021-06-23 (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).