Edukira joan

2008-2009ko Gazako gatazka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Berun urtu operazioa
Israeldar-Palestiniar Gatazka
Data2008ko abenduaren 27a - 2009ko urtarrilaren 18a
LekuaGaza eta Hegoaldeko Israel
EmaitzaGaza, Khan Yunis eta Rafah hirien azpiegituren suntsipena, eta inbasioa Gazan
Gudulariak
 Israel Hamas
Jihad Islamiarra
Erresistentziaren Herri Komiteak
Al-Aksako Martirien Brigadak
Palestina Askatzeko Herri Frontea[1]
Indarra
20.000 soldadu
300 hegazkin
300 tanke
Ezezaguna
Galerak
13 hildako
518 zauritu
1.412 hildako
5.303 zauritu
120 atxilotu

2008ko Gazako gatazka, bonbardaketa edo "Berun Urtu operazioa" (hebreera modernoaz מבצע עופרת יצוקה‎), Israelgo Armadak Gazako Zerrendako hainbat hiritan eginiko bonbardaketari deritzo. Bonbardaketa 2008ko abenduaren 27an hasi zen, eta Hamas talde armatu palestinarraren ehun helburu zituen jomugatzat. Helburuak, ministerioen egoitzak, poliziaren kuartelak, eta beste hainbat azpiegitura izan ziren, Israelen esanetan "Hamasen ahalmen militarra deuseztatzeko helburu erabakiorrak".[2]

Abenduaren 27ko bonbardaketek 287 hildako eta 900 zauritu eragin zituzten[3], gehienak Hamas taldearen poliziako kideak, eta biztanleria zibila. Israelen bonbardaketak kritika ugari sortarazi ditu, eta nazioarteko lurralde gehienek gogor gaitzetsi dute. Dena den, Nazio Batuen Kontseilu nagusiak, ez zuen erasoa gaitzetsi, Ameriketako Estatu Batuen betoagatik.

Abenduaren 28, 29, 30, 31, urtarrilaren 1, 2 eta 3an aire-bonbardaketek segitu zuten denborarik galdu gabe, zortzi egunean zehar.

2009ko urtarrilaren 4an, Israelek Lehorreko Armada eta artilleria bidali zuen Gaza inbaditzera. Goizaldean, israeldar soldaduak Gazako zerrendan sartu ziren Hamasen dozenaka soldaduri tiro eginez. Biharamunean, urtarrilaren 5ean, Nicolas Sarkozy, Javier Solana eta Europar Batasuneko txekiar presidentetzak su-eten bat eskatu zuten, arrakastarik gabe. Hurrengo egunetan zehar bonbardaketa eta tiroketez segitu zuten.

Urtarrilaren 18an Hamasek eta beste palestinar erakunde batzuek su-etena iragarri zuen. Su-etenaren ondorioz, israeldar soldaduak erretiratzen hasi ziren eta Nazio Batuen eta GKE batzuen laguntzak sartzen joan ziren Gazako zerrendan, hau da, elikagaiak, botikak, berreraikitzeko tresnak, eta abar.

Hegazkinen, infanteriaren eta bonbardaketen ondorioz, 1.412 palestinar hil zituzten israeldar militarrek, eta hamahiru israeldar, Hamasen misilen erasoen ondorioz[4].

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]