Txikipedia:Simone Tebet

Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1970eko otsailaren 22a
Três Lagoas
🔨
Lanbidea
politikari
📷
Argazkiak
ikusi


Simone Tebet, 1970-ko otsailaren 22an jaio zen, Três Lagoas-en (Brazil) eta, orain 52 urte ditu.

Brasilgo abokatu, irakasle, idazle eta politikaria zen, Brasilgo Mugimendu Demokratikoan afiliatua. Gaur egun, Brasilgo Plangintza eta Aurrekontu ministro kargua du

Ibilbide politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Simone Tebet

Simone Tebetek 2002an hasi zuen bere ibilbide politikoa, Mato Grosso do Sulen (Brasil) estatuko ordezkari hautatu zutenean, 25.251 botorekin. Urte hartako emakume bozkatuena bilakatu zen. Brasilgo hedabideek politikari zentrista eta sozioliberal gisa deskribatu dute. Presidentetzarako kanpainan, «zentro demokratikoa» ordezkatzen duela esan zuen.

Aurretik, Mato Grosso do Sul estatuko senataria izan zen, feminista eta ekologista dela dio.

2019an, Konstituzio, Justizia eta Herritartasun Batzordeko lehen presidente hautatu zuten, Senatuko garrantzitsuena dena. Tebet Senatuko presidente izateko aurkeztu zen 2021ean Rodrigo Pacheco senatariaren aurka, zeina Bolsonaro presidenteak zein presidenteak onartu zuen.

Tebet presidente izateko hautagaia izan zen 2022ko hauteskunde orokorretan. Otsailean, Elena Landau ekonomialaria iragarri zuen kanpainaren koordinatzaile ekonomiko gisa.

Ramez Tebet gobernadore eta senatari ohiaren alaba da. 2015eko ekainean, ikerketa batek Tebet Três Lagoaseko alkate zela iruzurrezko kontratista bati baliabide publikoak bideratzea inplikatu zuen. Hala ere, ez du auzipetzerik izan horregatik.

Três Lagoasko alkatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2004an hautatu zuten lehen aldiz Três Lagoaseko lehen emakume alkate gisa. Bere lehen agintaldian, hiriaren industrializazio sendoari eutsi zion, bere aurreko Issam Faresek hasitakoa. 2006ko otsailean, azken hirurogei hilabeteetan hiriaren industria-hedapenean egindako inbertsio pribatuak 1.000.000.000,00 dolarren baliokideak izan ziren.

Hiriko inbertsio pribatu nagusia Nazioarteko Paper fabrika bat izan zen, 2009an inauguratu zena, 300.000.000,00 dolarreko inbertsioekin. 2006 eta 2009 artean, Três Lagoasen industria jarduera %40 hazi zen. 2008an berriro hautatu zuten botoen %75 baino gehiagorekin.

Emakumeen eskubideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Simone Teberrek bere burua feministatzat du, eta dio emakumeen eskubideak ez direla izan behar ezker politikorako gai esklusibo bat.

Politikari dagokionez, Tebet-ek Kongresurako genero-kuotak onartzen ditu, esanez %50a organo legegile guztientzat aproposa dela. Simone Tebet abortua erabat legeztatzearen aurka dago, baina egoera batzuetan onartzen du. Emakumeen taldearen burua izanez, bortxaketa kasuetan abortua kriminalizatzearen aurka bozkatu zuen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. https://es.wikipedia.org/wiki/Tr%C3%AAs_Lagoas
  2. Politikari
  3. Demokrazia
  4. Zentro Demokratikoaren Batasuna
  5. https://pt.wikipedia.org/wiki/Mato_Grosso_do_Sul
  6. Senatari
  7. Txikipedia:Feminismo
  8. Ekologista
  9. Txikipedia:Konstituzio
  10. Txikipedia:Hauteskunde
  11. Kontratista
  12. Txikipedia:Industrializazio
  13. Dolar

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://es.wikipedia.org/wiki/Simone_Tebet

https://elpais.com/internacional/2022-10-03/simone-tebet-el-aplomo-femenino-que-da-la-sorpresa-en-las-elecciones-de-brasil.html

https://www25.senado.leg.br/web/senadores/senador/-/perfil/5527